Jesusen Antzaldatzea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jesusen Antzaldatzea Mateoren, Markoren eta Lukasen ebanjelioetan (ebanjelio sinoptikoetan, alegia) azaltzen den gertaera miragarria da.

Rafael margolariaren Antzaldatzea laneko (1520) zatia. Jesusen irudi antzaldatua ageri da, Eliasen eta Moisesen artean.

Galileako Tabor mendian, Jesus bere hiru apostolurekin zela (Pedro, Santiago eta Joan), bat-batean argiz inguratu zen eta Moises eta Elias albo banatan agertu zitzaizkion, berarekin hizketan. Apostoluek, gainera, Zerutiko ahots bat entzun zuten (Jainkoaren ahotsa, ebanjelioen arabera) esanez: "Hau da nire Seme maitea, berarengan dut nire atsegina. Entzun iezaiozue" (Mt 17, 5).

Gertaera honek garai hartako judaismoarentzat pertsonaiarik garrantzitsuenak ziren Moises eta Eliasen gainetik jarri zuen Jesus apostoluen aurrean. Hala ere, Jesusek inori ezer ez esateko agindu zien, harik eta hil ondorengo hirugarren egunean berpiztu arte.

Eliza Katolikoak abuztuaren 6an ospatzen du Jesusen Antzaldatzearen jaia.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jesusen Antzaldatzea Aldatu lotura Wikidatan