Kixon

Koordenatuak: 32°49′N 35°02′E / 32.82°N 35.03°E / 32.82; 35.03
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kixon
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera70 km
Geografia
Map
Koordenatuak32°49′N 35°02′E / 32.82°N 35.03°E / 32.82; 35.03
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaHaifa barrutia
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera1.100 km²
Bokalea
()
Haifako badia

Kixon (hebreeraz: נחל הקישון‎Nachal HaKishon; arabieraz: نهر المقطع‎Nahr el-Mokatta,[1] edo Mukutta',[2]euskaraz: «sarraskiaren ibaia»; izen alternatiboa, الكيشون al-Qisun) Israelgo ibaia da, Haifako badian bere bokalea duena. 70 kilometroko luzera du, ur-laster iraunkor batekin. Iturririk urrunena Gilboa mendietan dago, eta mendebalde-ipar-mendebalderantz doa Jezreelgo haranean zehar, Haifako badian itsasoratzen dena, Mediterraneo itsasoan. Bere drainatze-arroak 1.100 kilometro koadro ditu, eta Jezreelgo haranaren eta mendebaldeko Galilearen zati handi bat eta Karmel mendiaren zati batzuk hartzen ditu. Bere ibilguaren azken zatia zeharo kutsatuta dago.[3]

Bi aldiz aipatzen dute Biblian:

  • 1 Erg 18:40: Eliasen aginduz Baalen profetak Kixon errekara jaitsarazi eta lepoa moztu zien tokia zela dio;
  • Epa 5:21: Kixon errekan kanaandar armada bainatu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Henderson, Archibald. (1884). Palestine. Its Historical Geography, with topographical index and maps. Edinburgh: T&T Clark, 205 or..
  2. Map of Western Palestine. Londres: Palestine Exploration Fund, 5 or..
  3. (Hebreeraz) «מפרץ חיפה הוא סמטת הסרטן של המדינה» Yedioth Ahronoth 2003-7-14.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Israel
Artikulu hau Israelgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.