Joan Maria Vianney
Wikipedia(e)tik
Joan Maria Vianney —jaiotza izena: Jean-Marie Baptiste Vianney; izengoitia: Arsko erretorea— (Dardilly, Lyon, Frantzia, 1786 - Ars, Frantzia, 1859) santu katolikoa da. Arsko apaiz katolikoa izan zen 1817. urtetik hil zen arte, eta santutzat hartzen zuten bere molde aszetak zirela eta. 1925ean egin zuten santu. Dotrina bat idatzi zuen (Luis Villasantek euskaratua). Jaieguna: abuztuaren 4a.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.