Johannes Ockeghem
Wikipedia(e)tik
Flandestar musikagilea (Dender, Flandes, 1430 inguru - Tours, 1495). Errenazimentuko frantses-flandestar eskolako musikagile nagusia. Txikitan Anbereseko katedraleko koru-mutila izan zen. Frantziako hiru erregeren (Karlos VII.a, Luis XI.a eta Karlos VIII.a.) musikagile izan zen. Eragin handia izan zuen irakasle gisa hurrengo belaunaldiko musikagileengan. Ikasle ugari izan zituen, Josquin de Prés eta Busnois haien artean. Hemeretzi meza, moteteak, Deo gratias (36 ahotsetarako kanona), eta hemeretzi frantses kanta idatzi zituen. Ockenghemek bikain erabili zuen kontrapuntua ahozko polifonian, eta eragin handia izan zuen XV. mendearen bigarren erdialdeko holandar musikagileen artean.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.