John Hersey

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
John Richard Hersey

John Richard Hersey (Tientsin, Txina, 1914 - Key West, AEB, Florida, 1993) Estatu Batuetako idazlea izan zen.

[aldatu] Biografia

Txinan jaio eta han bizi izan zen 11 urtez. Kazetari gisa ibili zen gerra-lekuetan, eta giro hartatik atera zuen lehen eleberrirako gaia: A bell for Adano (1944). Pulitzer saria jaso zuen lan horrengatik. Kultura zenbaitetako pertsonen artean komunikazioa lortu beharraz ari da eleberrian. Gerraren gaiarekin lotuta daude nola edo hala hurrengo eleberriak ere: Hiroshima (1946), The Wall (1950, Varsoviako juduen erresistentziari buruzkoa), The war lover (1959).

Herseyren beste zenbait lan: A single pebble (1956), gaztetan ezagutu zuen Txinari buruzkoa; Under the eye of the storm (1967), The conspiracy (1972), The president (1975), The walnut door (1977), Aspects of the Presidency (1980), The Call (1985), Blues (1987), Life Sketches (1989), Fling and Other Stories (1990), Antonietta (1991), Key West Tales (1994).


[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak