John Ross (esploratzailea)
Sir John Ross (Balsarroch, Eskozia, 1777 - Londres, Ingalaterra, 1856) eskoziar itsasgizona eta esploratzailea izan zen.
Biografia[aldatu]
James Clarck Rossen osaba zen. Frantziaren aurkako gerretan ezagun egin zen; 1816an ipar-ekialdetik igarobide baten bila zihoan espedizioko buru egin zuten. Artikoko izotzetan eman behar izan zituen lau negu (1829-1833) Melvilleko kostaldearen eta Coppermineko kostaldearen arteko itsasertzak esploratzeko.
Ipar Buru magnetikoa aurkitu zuen Somerseteko uhartean, Boothiako penintsulan eta Gilen erregearen uhartean.
1833an Ingalaterrara itzuli zen, eta kontsul nagusi izan zen Stockholmen. 1850. urtean Artikoan galdua zen John Franklin esploratzailearen bila abiatu zen, baina Wellingtongo ubidean alferrik bilatu ondoren, 1851n itzuli zen Londresa.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
