Joos van Wassenhove

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joos van Wassenhove

Bizitza
JaiotzaGante, 1430 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaItalia, 1480 (egutegi gregorianoa) (49/50 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lan nabarmenak
MugimenduaPrimitibo flandestarra

Discogs: 2695323 Edit the value on Wikidata

Joos van Wassenhove edo Justus van Gent (c.1410 - 1480) primitibo flandestar margolaria izan zen, Hugo van der Goesen garaikide eta laguna.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1460an Anberesen jardun zuen eta 1464an Ganteko pintoreen elkartean sartu zen. Garai horretako bi lan besterik ez dira ezagutzen: Magoen adorazioa (Metropolitan Museum of Art, New York) eta Gurutziltzatzearen triptikoa (San Bavon katedrala, Gante). Bi lan horien oinarrian argi eta garbi ikus daiteke Jan van Eycken eta Rogier van der Weydenen eragina; Dirk Boutsen zenbait ezaugarri ere antzematen zaizkio, baina eragin nabarmenena Ganteko pintore handienarena du, Hugo van der Goesena hain zuzen.

Dena dela, Italian izan zen denboraldian lortu zuen batez ere ospea Joosek. Han, Pizkundeko estiloaren bultzatzaile izan zen Federico da Montefeltroren gortean egon zen, Urbinon. Han pintatu zuen, 1472-1474 bitartean, Corpus Domini-ren kofradiak eskatuta, Apostoluen jaunartzea margolan handia (Galleria nazionale delle Marche, Urbino). Lan horretan dukearen eta zenbait gorte gizonen erretratuak sartu zituen; erretratu horietan nabarmena da Italiako joeren eragina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joos van Wassenhove Aldatu lotura Wikidatan