Jan van Eyck
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Jaio | 1390 inguru | |
| Maaseik, Liejako printzerria () | ||
| Hil | 1441eko uztailaren 9a | |
| Brugge () | ||
Jan van Eyck (1390 inguru – 1441eko uztailaren 9a) Flandriako margolaria izan zen, Brugge hiria aritu zena. Ipar Europan XV. mendean jardun zuten margolari onenetakotzat hartzen da. Erretratuetan eta paisaietan nabarmendu zen, eta Tournaiko Robert Campinekin batera, garrantzi handia izan zuen mundu naturalaren behaketa oinarri zuen eskola flandiarra garatzeko.
Olio gainean pintatzeko teknika berak asmatu ez bazuen ere (Vasari kritikariak hala adierazi bazuen ere), van Eyck anaiak lehenetarikoak izan ziren teknika hori xehetasun handiko margolanetarako erabiltzen, eta oso emaitza ikusgarriak lortu zituzten. Hori dela eta, "olio gaineko pinturaren aita" deitu izan zaio.
Irudi galeria [aldatu]
-
Bildots mistikoaren erretaula, 1432 ing., Ganteko katedrala
-
Arnolfini senar-emazteen erretratua, 1434, National Gallery
-
Rolin kantzilerraren madonna, 1435, Louvre museoa