Jorinde Voigt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jorinde Voigt
Bizitza
JaiotzaFrankfurt am Main1977ko urtarrilaren 19a (47 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
HeziketaBerlin University of the Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakartista, margolaria, marrazkilaria eta installation artist (en) Itzuli

Discogs: 864796 Edit the value on Wikidata

Jorinde Voigt (Frankfurt, Hessen, Alemania, 1977ko urtarrilaren 19a) alemaniar artista garaikidea eta irakaslea da. Batez ere, eskala handiko marrazkiengatik da ezaguna. Musikatik, filosofiatik eta fenomenologiatik eratorritako notazio-sistema konplexuak garatzen dituzten lanak sortzen ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankfurten jaio zen 1977an.[1] Pintura eta marrazketako irakaslea da Hanburgoko Arte Ederren Unibertsitatean.[2] Berlinen bizi eta lan egiten du.

Ibilbide artistikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Voigten eskala handiko marrazkiak egiten ditu, askotan, jarraibide- eta arau-sistema batetik sortuak direnak, eta, beraz, haren lanari artista minimalista eta kontzeptualekin konparazioak egin zaizkio, ekitaldien partiturak eta 2020ko hamarkadako abangoardiako artelan bisualak, hala nola John Cage eta Iannis Xenakis, Hanne Darbovenen eredu algoritmikoak eta Sol LeWitten parametro prozesalak.[3][4] Hala ere, konparazio horiek gorabehera, Voigten lana ez dator bat leinu horrekin, batez ere barne-mundua, esperientzia pertsonala, emozioa eta oroimena esaterako, kanpoko baldintzekin gurutzatzean sortzen direlako haren sistema zorrotzak. Voigtek prozesu hori "irudimenerako jarraibideak" emanez deskribatu du.

2002an, Voigt argazkigintzaren ingurunetik urrundu zen, eta ezagunago egin duten marrazkiak egiten hasi zen. Marrazkiok, txandaka, honelaxe deskribatu ditu urteetan zehar: "proiekzio-azalerak, pentsamendu-eredu bisualizatuak, diseinu zientifiko esperimentalak, notazioak, partiturak eta diagramak". Orlandotik Miamira bidaiatzean, marrazkiek artistaren zenbait inpresio transmititzen dituzte.

Artistak 2003an Florida eta Indonesia Notazio serieetan garatu zuen bere sistema sinboliko berezia.

Horrelaxe sortu ziren koadro batzuk, perspektibista gisa sailkatu ezin zirenak; aitzitik, esperimentatu zuenaren alborakuntza eta aldiberekotasuna isla ziren. Beste lan-ziklo batzuk lehen serie horretan egindako pertzepzio-azterketatik sortu ziren. Formalki eta kontzeptualki askotarikoak izan arren, lan-ziklo horietako bakoitzak bere interesa du gauzen “atzean” dagoena, paperezko marken bidez agerian jartzeko eta esperientziaren aldiberekotasuna atzemateko.

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arte erotiko txinatarrari buruzko begiradak: XVI. mendetik XX. mendera (2011/2012): Serie horretako lanek notazio- eta collage-teknikak konbinatzen dituzte pintura eta inpresio erotiko txinatar historikoen irudiak irudi- eta testu-elementuak dituzten diagrama bihurtzeko. Sail horren erdigunea "ikusizko irakurketa" prozesua da, irudiak testuak balira bezala aztertzen dituena. Txinako eta Japoniako pintura-tradizioari erreferentzia eginez, eszena bat hainbat ikuspegitan atzemateko, 100 ikuspegi arte egin zituen, bakoitzak begirada zehatz bat hartuz, paperezko orri bakoitzean, eta, hala, collageak taula zientifikoen antzekoak dira.
  • Hitz eta begiradetarako pieza (2012): 36 zatiko serie horrek erabateko aldaketa ekarri zuen Voigten jardueran. Aurreko lanek objektuen edo egoeren pertzepzioa bisualki itzultzen zuten notazio-sistemak garatu zituzten bitartean, barne-prozesuetako irudiak bilatzen zdituen lehen lan-zikloa izan zen, eta, irakurtzean, hitzek irudiak sortzeko duten gaitasuna aztertu zuen.[5]
  • Maitasuna pasio gisa: intimitatearen kodifikatzeari buruz (2013/2014). Antzeko prozesua jarraitu zuen 1982ko Niklas Luhmannen liburuari buruzko 48 zatiko serie horrek. Intimitatea kodifikatzeko marrazki bakoitzak Luhmann-en liburutik ateratako kapitulu, pasarte edo hitz gako bat hartzu zuen iturri gisa, eta marrazki bakoitza hasteko, intuiziozko elkartzeak sortu zituzten testuaren pasarteak markatu zituen ditu.
  • Murgiltzea (2018/2019): hautemate-prozesua bera hartu zuen abiapuntu. Ez hautematen duguna, baizik eta zelan hautematen dugun. Serie horren bidez, forma egokiak garatu nahi zituen irudi arketipikoen barne-eraketa ulertzeko, ikusten dugunaren atzean dagoena ulertzeko eta irudi horiek kolektiboki esperimentatu edo parteka litezkeela. Lan horien elementu nagusia zezena da, Voigt-ek hautemate-eredutzat hartzen duen forma, gezi, ardatz eta lerroekin konbinatuta. Forma horiekin lanean hasi zen 2016an Estudios Lacan delakoan. Voigt-ek honelaxe deskribatu zuen Immersion (Murgiltzea): "denboran oinarritutako serie" bat, pieza bakoitza bata bestearen atzetik sortua eta denboran une desberdina adierazten zuena. Voigtek honelaxe azaldu zuen: “Serieari osotasunean begiratzen diozunean, une horien arteko lotura zehatza ikus dezakezu”, , “Bizitza errealean, une bakoitzean jartzen duzu begirada, eta ezin zara gelditu eta urrundu argazki handiagoa ikusteko.[6] Konposizioen beste elementu aldagarri bat Voigtek urrea eta metal preziatuak nola erabiltzen dituen da. Metalezko inkrustazioak ditu, marrazkien sekzioak mozten ditu eta urrezko, aluminiozko eta kobrezko ogiz gorritzen ditu, eta formak jatorrizko konposizioan berrosatzen ditu.

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanak nazioarteko museoetan eta bilduma publikoetan daude: Parisko Pompidou Zentroa; Arte Modernoaren Museoa (MoMA), New York; Chicagoko Arte Institutua; Kupferstichkabett Berlín; Istambul Moderna; Bonngo Arte Bilduma Federala, Hanburgoko Hamburger Kunsthalle; Kunsthaus Zúrich; Stuttgarteko Arte Museoa; Arte Garaikideko Museoa, Oslo; eta Grafische Sammlung, Munich, edo Cáceresko Helga de Alvear Arte Garaikidearen Museoa, besteak beste.[7]

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019 Hormako marrazki-seriea: Jorinde Voigt, Menil Drawing Institute, Houston
  • 2019 Universal Turn, Horst-Janssen-Museum, Oldenburg
  • 2018 Divine Territory, St. Matthäus eliza, Berlin
  • 2017 New Kind of Joy, Kunsthalle Nürnberg
  • 2014 Super Passion, MACRO Erromako Arte Garaikidearen Museoa, Erroma
  • 2013 Systematic Notations, Nevadako Arte Museoa NMA
  • 2011 Von der Heydt Museoa, Wuppertal
  • 2010 Staat / Random I-XI, Gemeentemuseum Den Haag
  • 2009 Symphonic Area, HDKV Heidelberger Kunstverein
  • 2008 Dualnab Nassauischer Kunstverein Wiesbaden

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ARTEINFORMADO. (20140603). «Jorinde Voigt. Artista, Investigador/Docente» ARTEINFORMADO.
  2. «HFBK: Jorinde Voigt» hfbk-hamburg.de.
  3. Sherwin, Skye. (2012-04-12). Artist of the Week 185: Jorinde Voigt. .
  4. «Jorinde Voigt, STAAT/RANDOM 1-11» Kunstmuseum Den Haag.
  5. Alperin, Jess. «Piece for Words and Views» Kenyon College: Gund Gallery.
  6. «Place of Origin» The Forumist.
  7. «Explora obras» Museo de Arte Contemporáneo Helga de Alvear.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]