José María Castellanos

Wikipedia, Entziklopedia askea
José María Castellanos
Bizitza
JaiotzaBilbo1909ko apirilaren 8a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1973ko uztailaren 21a (64 urte)
Familia
AitaManuel Castellanos
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria eta industria-ingeniaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic1928 / 1934147
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Enplegatzailea(k)Bizkaiko Labe Garaiak

José María Castellanos Ledo (Bilbo, 1909ko apirilaren 8a - ib., 1973ko uztailaren 21a), Txitin izenez ezaguna, Athleticeko jokalaria izan zen, atzelari moduan aritu zena. Manuel Castellanos presidentearen semea,[1] bere ibilbidean 147 partida ofizial jokatu zituen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Castellanos 1928an iritsi zen Athleticera. Bere debuta 1928ko irailaren 30ean izan zen, Barakaldo CF taldearen aurka, Eskualdeko Txapelketako partida batean. Bere debuta Espainiako Lehen Mailan 1929ko otsailaren 17an izan zen, RCD Espanyolen aurka (9 eta 0). Talde zuri-gorrian egon zen bitartean, jarraian irabazitako Kopako lau finaletan (1930 eta 1933 artean) titularra izan zen. Gregorio Blascok, José Mugerzak, José Iraragorrik, Batak eta Guillermo Gorostizak balentria ere gauzatu zuten.[2][3]

Erretiratu ondoren, tenisaren zale handia izan zen, bere semeak ere heredatu zuen pasioa. Izan ere, Euskadiko Tenis Txapelketa absolutuak bien izena darama. Labe Garaietan lan egin zuen, lanbidez ingeniari industriala baitzen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Urtea(k)
Athletic Club 1928-1934

Tituluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualdeko Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapeleketa Kluba Urtea
Bizkaiko Herrialde Txapelketa Athletic Club 1929
Bizkaiko Herrialde Txapelketa Athletic Club 1931
Bizkaiko Herrialde Txapelketa Athletic Club 1932
Bizkaiko Herrialde Txapelketa Athletic Club 1933
Bizkaiko Herrialde Txapelketa Athletic Club 1934

Espainiako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titulua Kluba Urtea
Liga Athletic Club 1930
Errege Kopa Athletic Club 1930
Liga Athletic Club 1931
Kopa Athletic Club 1931
Kopa Athletic Club 1932
Kopa Athletic Club 1933
Liga Athletic Club 1934

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]