Jose Iturria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Iturria
Bizitza
JaiotzaArantza1879ko ekainaren 13a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaIruñea1952ko abuztuaren 9a (73 urte)
Hezkuntza
HeziketaLekarozko ikastetxea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, apaiz katolikoa eta misiolaria
Izengoitia(k)Jose Maria de Aranaz
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Jose Iturria Eritze (Izengoitia: Jose Maria de Aranaz; Arantza, 1879ko ekainaren 13a - Iruñea, 1952ko abuztuaren 9a[1]) Nafar idazlea izan zen. Apaiz kaputxinoa zen.

Lekarotzen egin zituen apaiz-ikasketak eta Filipinetan egon zen misiolari 1904-1911. urte bitartean. Handik Euskal Herrira itzuli zenean hasi zen euskaraz idazten.

Obra nagusiak: Nere Laguna (sermoi bilduma, 1922-1931), Eiza-iztia edo Abere ta piztiak (1929, etxe-abere eta basanimalien inguruko ipuinak; Bilboko Euzkadi egunkarian argitara emanak). Lapurdira igaro zen 1936. urtean, Gerra Zibilaren hasieran, eta 1940. urtean itzuli, ordenako agintariei men egin ondoren. Eskuizkribu ugari utzi zuen Baionako komentuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]