Joxe Ramon Bengoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Ramon Bengoetxea

katedradun

Bizitza
JaiotzaIrun1963ko ekainaren 15a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Zuzenbidean lizentziatua
Edinburgheko Unibertsitatea doktoretza
Hezkuntza-mailadoktoretza
Doktorego ikaslea(k)Iker Nabaskues (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraklegelaria, abokatua eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Europako Justizia Auzitegia
Euskal Herriko Unibertsitatea  (1990 -
Bordeleko Unibertsitatea  (2012 -

Inguma: jose-ramon-bengoetxea-caballero

Joxe Ramon Bengoetxea Caballero (Irun, Gipuzkoa, 1963ko ekainaren 15a) euskal irakaslea eta politikaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide- eta Filosofia-ikasketak egin zituen. Edinburgoko Unibertsitatean doktorego-tesia aurkeztu zuen (The Legal Reasoning of the European Court of Justice, 1993an Oxfordeko Unibertsitateak argitaratua). 2010an Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxaren Giza Zientzien Saria irantzu zuen; 2021an Leizaola Saria lortu zuen eta 2023an Helsinkiko Unibertsitateak honoris causa doktorea izendatu zuen. Europar Batasuneko Justizia Epaitegiko abokatu/letratua izan zen zazpi urtez Erresuma Batuko epaileen bulegoan. Zuzenbidearen teoriaren inguruko euskarazko Zuzenbideaz testu-liburuaren egile eta EHUko Zuzenbidearen Filosofia ikasgaiko irakasle katedraduna da. HIru urte eta erdiz Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuorde izan zen Eusko Jaurlaritzan.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikulu hauek plazaratu zituen euskal legelarien Eleria aldizkarian, besteak beste hauek:[1]

  • Eskualdea Europan    2011
  • Status berezia Konstituzio - Eskualde Autonomoentzako (KEA) Europar Batasunean (EB)    2011
  • Zuzena adarretatik    2011
  • Herri- eta Nazio-Eskubideen Aldarrikapena, Eusko Ikaskuntzaren baitan eginiko proiektua    2010
  • Hans Kelsen-en Teoria juridikoko arazoetara    2006
  • Karl L. Llewellyn eta errealismo juridiko amerikarra    2006
  • Lawrence Friedma-en XX. mendeko zuzenbide amerikarra    2006
  • Neil MacCormick-en "Akatsik egin al dezakete epaileek"?    2006

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]