Juan Carlos Mestre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Carlos Mestre

Bizitza
JaiotzaVilafranca do Bierzo1957ko apirilaren 15a (67 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta
Jasotako sariak
Genero artistikoaolerkigintza
juancarlosmestre.com

Juan Carlos Mestre (Vilafranca do Bierzo, Leon, Espainia, 1957ko apirilaren 15a), poeta, grabatzaile eta saiakeragile leondarra da. 2018an Gaztela eta Leon Letren Saria eman zioten bere bizi osoko lanaren omenez. Beste sari garrantzitsu batzuk ere baditu, hala nola 2009ko Poesía Sari Nazionala (2009), La casa roja liburuagatik.[1][2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mestre Santa Cruz de La Palman errezitatzen.

Juan Carlos Mestre Vilafranca do Bierzon jaio zen 1957an. Bere lehen poema-liburua Siete poemas escritos junto a la lluvia izan zen. Honen ostean, La visita de Safo argitaratu zuen. Hirugarren poema-liburuak, Antífona del verano en el valle del Bierzok, 1986an idatzitakoa, Adonais Saria irabazi zuen.

1987an, Txilen bizitako egonaldi luzearen bitartean, Las páginas del fuego argitara eman zuen. Espainiara itzuli ostean, La poesía ha caído en desgracia plazaratu zuen eta honi esker 1992an Jaime Gil de Biedma saria eman zioten. La tumba de Keats idatzi eta argitaratu zuen Italian Espainiako Erromako Akademiako bekadun gisa, eta honi esker 1999ko Jaengo poesia-sariarekin golardatu zuten.


Grabatzaile jardunei dagokionez, 1999an Ohorezko Aipamena lortu zuen Kalkografia Nazionaleko Grabatuaren Sari Nazionalean (1999) eta Ourenseko Grabatuaren Nazioarteko VII. Biurtekoan (2002) parte hartu zuen. Espainian, Europan eta Amerikan erakutsi du bere lan grafiko eta piktorikoa, artista-liburuak argitaratu ditu eta disko-grabazioak egin ditu Amancio Prada, Luis Delgado, José Zárate eta Pedro Sarmiento musikariekin batera. Bere errezitaldi poetikoetan, akordeoi bat edo beste edozein musika-tresnaren akonpainamendua izan ohi du.

Mestre bere eskaintza tipikoetako bat margotzen.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poetika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

«Poesia gaizkiari aurre egiteko modu bat da».[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]