Juan Jose Goiriena de Gandarias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Jose Goiriena de Gandarias

Eusko Ikaskuntzako presidentea

1996 - 2002

Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea

1991 - 1996
Emilio Barberá Gillem - Pello Salaburu
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan José Goiriena de Gandarias y Gandarias
JaiotzaGasteiz1948ko uztailaren 27a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaBarakaldo2020ko irailaren 1a (72 urte)
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea : medikuntza, Kirurgia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmediku-ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Oviedoko Unibertsitatea
Murtziako Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEusko Ikaskuntza
Jakiunde
Euskal Herriko Medikuntzaren Errege Akademia

Juan Jose Goiriena de Gandarias y Gandarias (Gasteiz, 1948ko uztailaren 27a - Barakaldo, 2020ko irailaren 1a) arabar ikertzaile eta irakaslea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Medikuntza eta Kirurgia ikasketak egin zituen Salamancako Unibertsitatean (1965-1970) eta han eskuratu zuen lizentzia; doktoregoa berriz EHUn egin zuen. 1970etik irakaskuntzan eta ikerketa-lanetan jardun zuen Oviedoko, Murtziako eta Euskal Herriko unibertsitateetan. Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izateaz gain betekizun garrantzitsuak izan zituen: Medikuntza Fakultateko idazkaria (1974-1975); Antolaketa Akademikoko errektoreordea (1980-1984) eta errektorea (1991-1996). 1984ko uztailetik 1987ko maiatza arte, bestalde, Osasun eta Kontsumo sailburuorde izan zen Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Segurantza Sozialeko sailean. 1996an Eusko Ikaskuntzako lehendakari hautatu zuten. 1997tik Basurtoko Institutu Medikuko zuzendaria izan zen, Kirol Medikuntzan espezializatua.

Besteak beste, lan hauek argitaratu zituen: Enzimopatias Genéticas en Ofatlmología (1971), Hematíes (1975) eta La salud del año 2000. Discurso para la recepción pública del Académico electo (1992).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]