Juan Maria Blas Altuna

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Maria Blas Altuna
Bizitza
JaiotzaDurango1828ko otsailaren 2a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLekeitio1868ko ekainaren 17a (40 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Irakaslea(k)Manuel Larramendi
Jarduerak
Jarduerakorganista eta musikagilea
Musika instrumentuaorganoa

Juan Maria Blas Altuna Maskarua (Durango, Bizkaia, 1828ko otsailaren 2a - Lekeitio, Bizkaia, 1868ko ekainaren 17a) bizkaitar konpositorea eta organista izan zen.

Aita Larramendi eta Higinio Herrera izan zituen musika irakasle. Ondoren Madrilera joan zen eta han Eslavaren ikasle izan zen. Organoari buruzko ezagutza zabalagoak beranduago Parisen jaso zituen. Euskal Herrira itzuli zenean Lekeition jarri zen bizitzen, eta bertako elizako organista izateaz gain, hainbat musika erlijiosoko pieza sortu zituen.

Madrilera egin ohi zituen bidaietako batean, San Luis kafetegian, Iparragirrekin topo egin eta Gernikako arbolaren interpretazioan lagundu zion. Zalantza dago adituen artean himnoaren laguntzaile hutsa ala berezko sortzailea izan ote zen.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]