Juan de la Cueva
Wikipedia(e)tik
Juan de la Cueva (Sevilla, 1546 - 1610) espainiar antzerkigilea izan zen.
Biografia[aldatu]
1574. urtean Mexikora jo zuen Claudio anaiarekin batera, baina 1577. urtean itzuli eta Sevillan jarri zen bizitzen.
Tragediak idatzi zituen, batez ere: Tragedia de Ayax Telamón (Ajax Telamonen tragedia, Ovidioren Metamorfosiak obratik hartua), La muerte de Virginia (Virginiaren heriotza, Tito Livioren obratik hartua). Erdi Aroko kroniketan eta erromantze heroikoetan oinarriturik hainbat lan idatzi zituen. Lope de Vegaren aitzindaritzat har daiteke.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
