Julia Tymoxenko
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Юлія Володимирівна Тимошенко Julia Volodimirivna Timoxenko |
|
| Jaio | 1960ko azaroaren 27 | |
| Dnipropetrovsk ( |
||
Julia Volodimirivna Tymoxenko[1], ukraineraz Юлія Володимирівна Тимошенко, (Dnipropetrovsk, 1960ko azaroaren 27 - ) politikari ukrainarra da. 2005eko urtarrilaren 24tik 2005eko irailaren 8ra, eta 2007ko abenduaren 18tik 2010eko martxoaren 4ra Ukrainako lehen ministroa izan zen. Horrez gain, Ukrainar Guztion Batasuna "Aberria" eta Julia Timoxenko Blokea alderdi politikoetako buruzagia da.
2004an Viktor Justxenko Ukrainako lehendakaritzara eraman zuen Iraultza Laranjan aktiboki parte hartu zuen. 2010eko presidentziarako hauteskundeetara aurkeztu zen, baina, alde txikiaz, Viktor Janukovitx nagusitu zitzaion[2]. 2010eko maiatzetik aurrera Tymoxenkoren aurkako zenbait auzi penal ireki ziren. 2011ko urrian zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, botere gehiegikeria eta funts publikoen bidegabeko erabilpena egotzirik. Berak epaiketaren atzean arrazoi politikoak zeudela salatu zuen[3].
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0156.pdf Euskaltzaindiaren 156. araua - Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko
- ↑ Timoxenkoren blokeak hauteskundeetako emaitzak auzitara eramango ditu Berria.info
- ↑ Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote Julia Timoxenkori Berria.info
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ukranieraz) (Errusieraz) (Ingelesez) Julia Timoxenkoren webgunea