Jun Mizutani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jun Mizutani

Bizitza
JaiotzaIwata (en) Itzuli1989ko ekainaren 9a (34 urte)
Herrialdea Japonia
Hezkuntza
HeziketaMeiji University (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakmahai-tenislaria
Lateralitateaezkerra
Altuera1,72 metro
Jasotako sariak

Twitter: Mizutani__Jun Instagram: mizutani_jun0609 Olympic.org: jun-mizutani Edit the value on Wikidata

Jun Mizutani (japonieraz: 水谷 隼 Mizutani Jun?, Iwata, Shizuoka, 1989ko ekainaren 9a) mahai-tenisean lehiatzen den kirolari japoniarra da.[1]

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Rio 2016an (Rio de Janeiro), brontzezko domina eskuratu zuen bakarkako modalitatean, Ma Long (urrezkoa) eta Zhang Jike (zilarrezkoa) txinatarrekin galduz.
Zilarrezkoa eskuratu zuen Japoniako taldearekin, taldekako modalitatean, Txinako hirukotearekin (urrezkoa) galduz eta Alemaniakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Japoniako hirukotea: Maharu Yoshimura, Jun Mizutani eta Koki Niwa-k.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezkoa eskuratu zuen Japoniako taldearekin, taldekako modalitatean, Txinako (urrezkoa) eta Alemaniako (zilarrezkoa) hirukoteen atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Japoniako hirukotea: Tomokazu Harimoto, Jun Mizutani eta Koki Niwa-k.
Urrezkoa lortu zuen Japonia ordezkatuz, Mima Ito herrikidearekin, binakako mistoa modalitatean, Txinako bikotearen (zilarrezkoa) eta Taipei txinatarrekoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
3. postua, brontzezko domina Bakarka,
gizonezkoa[4]
2016 Rio de Janeiro
Brasil Brasil
2. lekua, zilarrezko domina Taldeka,
gizonezkoa[5]
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Taldeka,
gizonezkoa[6]
2020 Tokio
Japonia Japonia
1. postua, urrezko domina Bikoteka,
mistoa[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. ITTF-ren sailkapena ITTF webgunea 2021-11-12an begiratua
  2. «Jun Mizutani» olympedia.org 2021-11-12an begiratua(Ingelesez)
  3. «Jun Mizutani» Olympics.com 2021-11-12an begiratua (Gaztelaniaz)
  4. "Mahai-tenisa, bakarka, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  5. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  6. "Mahai-tenisa, taldeka, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  7. "Mahai-tenisa, bikoteka mistoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]