Juzhno-Sakhalinsk

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Juzhno-Sakhalinsk

bandera

armarria

Izen ofiziala Южно-Сахалинск
Estatua ErrusiaErrusia
Oblast-a Sakhalin
Koordenatuak

50°33′N 142°36′E / 50.550°N 142.600°E / 50.550; 142.600Koordenatuak: 50°33′N 142°36′E / 50.550°N 142.600°E / 50.550; 142.600

Juzhno-Sakhalinsk non dagoen adierazten duen Errusia-ko/-go/-eko mapa
Juzhno-Sakhalinsk
Eremua 877 km²
Garaiera 40 m
Posta kodea 693000 — 693101
Biztanleria 181.727 bizt. (2010)
Dentsitatea 207,21 bizt./km²
Telefono aurrizkia 424, 4242
http://www.yuzhno.sakh.ru/

Juzhno-Sakhalinsk (errusieraz: Южно-Сахалинск; japonieraz: 豊原, Toyohara) Errusiako hiri bat da, Sakhalin uhartean dagoena. Uharte hori eta Kurilak hartzen dituen Sakhalin oblasteko hiriburua da. 2000. urtean 187.000 biztanle inguru zeuden.

Susuya (errusieraz: Сусуја) ibaiaren (Ibai Beltza ere esaten diote) ertzean dago Juzhno-Sakhalinsk. Aireportua daukate.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorriz, 1882. urtean sortutako Vladimirovka kokaleku errusiarra zegoen Juzhno-Sakhalinsken lekuan.

1904-1905. urtean izan zen Errusia-Japonia Gerraren amaieran, 1905. urteko irailaren 5ean sinatutako Portsmoutheko Hitzarmenaren ondorioz, Sakhalin uhartean Errusiaren eta Japoniaren artean bitan banatu zuten, besteak beste. Ordura arte "Vladimirovka" zenari japoniarrek "Toyohara" izena ipini zioten (Emankortasunaren Ibarra), Karafutoko prefekturako hiriburu izendatuz. Bigarren Mundu Gerraren amaieran sobietarrek hiria berreskuratu zuten, eta orduan ipini zioten "Juzhno-Sakhalinsk" izena, hiriburu administratibotzat ezarriz.

Oraindik ere gatazkak bizirik dirau Errusiaren eta Japoniaren artean, batez ere inguruko petrolio- eta gas-hobiengatik. Edozein modutan ere, Japoniak, Txinak eta Hego Koreak baliabide horien eskaera handia daukatenez, hiria eta ingurua hazten doaz.

Japoniako eraikin gutxi daude zutik gaur egun Juzhno-Sakhalinsken; horietako bat, ikusgarrienetarikoa, Eskualdeko Ikasketen Sakhalingo Museo bihurtuta dago, esate baterako.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juzhno-Sakhalinsk Aldatu lotura Wikidatan