Latino (erregea)
Wikipedia(e)tik
Latino, Guillaume Rouilléren Promptuarii Iconum Insigniorum-ean.
Latino (latinez: Latinus), Erromako tradizioari jarraiki, Lazioko biztanleen erregea da, latinoen heroia. Troiako zikloari loturik ageri da Latinoren elezaharra. Virgilioren arabera (Eneida), Latinok, Lavinioko erregeak berak hartu zuen Eneas Italiara joan zenean eta Lavinia alaba eman zion ezkongai. Ezkontza hau bihurtu zen, erromatarren begietan, Erromako eta Greziako herrien batasunaren ikur nagusi.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |