Kantabriako dukerria

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kantabriako dukerria (kantabriera Ducau de Cantabria) Hispaniako iparraldean bisigodoek sortutako marka izan zen. Bertan marka sortzearen helburua baskoiak eta kantabriak zelatatzea zen.

Geografia eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ducado de Cantabria.png

Dukerriaren hedapen zehatza ez da guztiz ezaguna baina, aditu gehienen arabera, egungo Kantabria, iparraldeko Gaztela eta Errioxa zituen barnean.

Bisigodoen konkista baino lehen hiri nagusi bi zituen:

Hiri biak 574an Liuvigildok konkistatu eta suntsitu eta bere herritar gehienak erail zituen.

Hiri bien sarraskiaren oroitzapenak luzaro iraun zuen eskualdeko oroimenean: Braulio Zaragozakoa (631-651) apezpikuak Donemiliaga Kukulako Bizitza bere liburuan nola sainduak hiria bekatuengatik suntsituko zela profetizatu zuela azaldu zuen. Gainera, Nafarroako Kodesen esaten da Andre Mariaren monasterioa bilakatutako errefuxiatuek sortu zutela.

Piarres Kantabriakoa Kantabriako bigarren dux eta Alfontso I.a Asturiaskoaren aita izan zen[1]. Piarresek Perez leinuaren sortzailea ere izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Codex Conciliorum Albeldensis seu Vigilanus-ek honela zioen: iste Petri Cantabriae ducis filius fuit