Karl Nesselrode

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Count Nesselrode.jpg

Karl Vasilievitx Nesselrode (Lisboa, 1780 - San Petersburgo, 1862) errusiar politikari eta diplomatikoa izan zen. Errusiako enbaxadako arduraduna izan zen Alemanian eta Herbehereetan (1802-1807), eta Parisen (1808-1811). Garai horretan egindako lanagatik Alexandro I.ak Kanpo-arazoetako ministro izendatu zuen 1816. urtean. Nikolas I.ak aginpidea hartu zuenean (1825) Nesselrodek bere karguan jarraitu zuen. Ministroa izan zen garaian eragin handia izan zuen Errusiako politikan. 1856. urtean utzi zuen kargua Krimeako gerran izandako porrotaren ondorioz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Nesselrode Aldatu lotura Wikidatan