Kiyomizu-dera
Kiyomizu-dera (edo Kiyomizudera, japonieraz 清水寺, "ur garbiaren tenplua" esan nahi duena) izenak, zenbait tenplu budista izendatzen ditu, eta, modu ohikoagoan Otowasan Kiyomizudera (音羽山清水寺) tenplua, Japoniako Kioto hirian dagoena. Tenplua, 778an datatua dago, egungo eraikinak, 1633an eraiki ziren arren. Tenpluak, bere izena, multzoan aurkitzen diren urjauzietatik hartzen du, gertuko muinoetatik jaisten zirenak. Kiyomizu (清水) hitzak, literalki, "ur garbia" esan nahi du.
Kiyomizu-derako eraikin nagusia, bere baranda handiagatik nabarmentzen da, ehundaka zutabek eusten dutena, muinotik gainirtetzen dena eta hiriaren ikuspegi bikainak eskaintzen dituena. Honako hau dioen esaera herrikoi bat dago: "Kiyomizuko plataformatik salto egin" (「清水の舞台から飛び降りる」), Edo garaiko tradizio batean oinarritzen dena, plataforma horretatik jauzi egin ondoren bizirik irtetzen denari, nahi bat emango zaiola dioena. Jauzi horretatik bizirik irteteak, posible dirudi: plataformaren azpian dagoen landaretza handiak, erromes zortedun baten erorketa leunduko luke, praktika hau, gaur egun debekatua dagoen arren. 234 jauzi gogoratzen dira Edo garaian, eta, horietatik %84,5etan, jauzi egin zuena onik irten zen. Erorketak, hain zuzen ere, 13 metroko garaiera du, zurezko eraikin batentzako nahiko handia dena.
Gela nagusiaren azpian, Otowa-no-taki urjauzia dago, non hiru ur kanal, urmael batean erortzen diren. Tenplua bisitatzen dutenek, ura urjauzitik hartzen dute, propietate sendagarriak dituela uste dena, metal edo plastikozko kopatan. Esaten denez, ur hau edateak, osasuna, luzaro bizi izatea eta ikasketetan arrakastea izatea suposatzen du.
Eraikin ezberdinek, zenbait barruti sakratu dauden multzo bat eratzen dute. Aipagarriena, beharbada, Jishu (Jishu-jinja) santutegia da, Okuninushino-Mikotori eskainia, maitasunaren eta "ezkontza onen" jainko bat. Santutegi honek, bi "maitasunaren harri" ditu, bata besteagandik 18 metrora aurkitzen direnak, bisitari bakartiek, begiak itxita egiten saiatzen diren distantzia. Beste aldeko harrira begiak itxita iristea, erromesak, maitasuna aurkituko duenaren adierazpen bezala ulertzen da. Distantzia horretan, batek, laguntza jaso dezake, baina horrek, maitasuna aurkitzeko laguntza edo bitartekoren bat beharko duela bezala ulertzen da.
Antzinako Kiotoko monumentu historikoak izeneko multzoaren zati da (Uji, Kioto eta Otsu hiriak), UNESCOk, 1994an, Gizateriaren Ondare izendatu zituenak.
Tenplua, Munduko Zazpi Mirari Berriak aukeratzerako orduan egon zen hautagaietako bat izan zen, Bernard Weberren New Open World Foundationek proposatutakoa. Hala ere, ez zen aukeratuetako bat izan.