Munduko Zazpi Mirari Berriak
Munduko Zazpi Mirari Berriak, 2007ko uztailak 7an, nazioarteko lehiaketa batean aukeratuak izan ziren munduko zazpi toki ezberdini deritze. Lehiaketa hau, enpresa pribatu batek egin zuen, Antzinateko Munduko Zazpi Mirariak oinarri bezala harturik. Ekimena, Bernard Weber zinegile suitzarrak abiarazi zuen, New Open World Corporation (NOWC) enpresa pribatuaren sortzailea, ekitaldiaren antolatzailea.
Eduki-taula |
[aldatu] Bozketa sistema
Parte hartzea nahi zuen edonork, erakundearen webgunean e-posta bat erregistratu behar izan zuen, eta bere gustukoak aukeratu. SMS bidez ere bozkatu ahal izan zen, baita ordaindu beharreko telefono zenbaki baten bidez ere. Praktikan, ezerk ez zuen gelarazten pertsona batek behin baino gehiagotan bozkatzea, beti ere, SMS edo e-posta ezberdin batetik egiten bazuen. Hautagai bakarragatik bozkatu ahal izan zen eta, AEBetako bi dolarren truke bozketa zehatzaren ziurtagiri bat jaso. Erakundeak, lehiaketarekin lotutako oroigarriak saldu zituen.
Dohako boto bakoitzean, hasiera batean lehiaketa antolatu zuen erakundeak egindako zerrenda luze batetik zazpi hautagai aukeratu ziren. Zerrenda hori, ondoren handitu egin zen, bozkatzaileen edo herrialde ezberdinek hala eskatuta. Bozketaren azken hilabeteetan, orduraino boto gehien jaso zituzten 21ak baino ez zuten parte hartu.
Azken etapan Egiptoko gobernuen kexuen ondorioz, zerrenda horretatik, Gizako Piramideak kendu ziren, Ohorezko Hautagai titulua emanez, antolatzaileek trebeki disimulatu zuten gertaera. Izan ere, Antzinateko Munduko Zazpi Mirarietatik, zutik mantentzen den bakarra da.
Hautaketa honetan, gizateria existitzen denetik 2000 arte eraikitako eraikinak onartu ziren, gaur egun zutik egon behar izatearen baldintza soilarekin. Emaitzak, 2007ko uztailak 7an ezagutzera eman ziren, Portugalgo hiriburua den Lisboako Estádio da Luz futbol zelaian, zeremonia bikain batean. Zeremonia, zenbait gonbidatu berezi joan ziren. Horien artean, Cristiano Ronaldo futbolaria, Jennifer Lopez kantari eta aktorea, eta Hilary Swank, Ben Kingsley eta Bipasha Basu aktoreak.
[aldatu] Gertaerak, kontrasteak eta zenbakiak
- Olerki batean aipatuak, antzinateko munduko zazpi mirariak, pertsona bakar batek aukeratu zituen, Antipatro Sidongoak, K. a. 125 inguruan. Badaude aurreragoko zerrenden erreferentziak, Herodotok edo Filon Bizantziokoak eginak.
- Munduko Zazpi Mirari Berriak aukeratzeko, ehun milioi boto baino gehiago eman ziren, bozen jatorria eta pertsona bakoitzak emandako bozen kopurua mugatu gabe, mundu osotik heldu zirenak.
- Historiako lehen internet, telefono eta SMS bidezko bozketa erraldoia da, mundu osoko parte hartzaileentzako irekia.
- Munduko biztanleen laurdenak (1600 milioi pertsona inguru), zuzenean ikusi zuen 2007ko uztailak 7an bozketaren emaitzen iragarpena, Lisboatik igorrita
- Zazpi Mirari Berrien iragarpen zeremonia, 160 telebista katetatik igorria izan zen 170 herrialde baino gehiagorentzat.
- Aukeratutako zazpi mirari berrietatik, bakarra baino ez da aurkitzen herrialde aurreratu batean.
- Telefono, ordenagailu eta interneterako konexio gehien, herrialde aurreratuetan dago.
- Bozketaren lehen fasean, UNESCOko partaide diren herrialdeen erdiek zuten monumentu azpimarragarriren bat Munduko Zazpi Mirari Berrietako bat bihurtzeko lehiaketan parte hartzen, horrek, eraikin horiek aurkitzen diren herrialdeetako gobernuen laguntza politikoa sortu zuelarik.
- Aukeratutako zazpi mirari berrietatik sei, jada UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu ditu, 2008ko zerrendaren arabera.
- Behin munduko zazpi mirari berriak aukeratuta daudelarik, orain, naturako zazpi mirari berriak aukeratzea bilatzen da.
[aldatu] Aukeratuak
[aldatu] Munduko Zazpi Mirari Berriak
| Miraria | Kokapena | Irudia |
|---|---|---|
| Chichén Itzá | ||
| Erromako Koliseoa | ||
| Kristo Berreroslea | ||
| Txinako Harresi Handia | ||
| Machu Picchu | ||
| Petra | ||
| Taj Mahala |
[aldatu] Ohorezkoa
Ohorezko miraria, bozketatik kanporatua, antzinakoena eta antzinako zazpi mirarietatik zutik dirauen bakarra dela argudiatuz. Benetan, Egiptoko autoritate kulturalen oposizio gogorragatik kanporatua izan zen, Zahi Hawass bezala, egiptoar gobernuko Antigoaleko Gauzen Kontseilu Goreneko idazkari orokorra dena, lehiaketa hau "publizitate operazio" bezala adierazi zuena.
| Miraria | Kokapena | Irudia |
|---|---|---|
| Gizako Piramide Handia |
[aldatu] Finalean sartutakoak
[aldatu] Hautagaiak
Bozketa garai baten ondoren, finalerdietarako sailkatu ziren 77 eraikinak ezagutzera eman ziren, ordena honetan geratuz.
- Txinako Harresi Handia Txina
- Potala Jauregia Tibet
- Taj Mahala India
- Erromako Koliseoa Italia
- Chichén Itzá Mexiko
- Pazko uharteko Moaiak Txile
- Pisako dorrea Italia
- Eiffel Dorrea Frantzia
- Machu Picchu Peru
- Kremlina, San Basilio Katedrala eta Moskuko Plaza Gorria Mosku Errusia
- Sanaako hiri historikoa Yemen
- Versaillesko jauregia Frantzia
- Alhambra Espainia
- Angkor Wat Kanputxea
- Askatasunaren Estatua AEB
- Familia Sakratuaren Tenplua Espainia
- Hagia Sofia eliza Turkia
- Sydney Opera House Australia
- Petra Jordania
- Golden Gate AEB
- Timbuktu Mali
- Meenakshi Ammanen Tenplua India
- Kiotoko Jauregi Inperiala Japonia
- Empire State Eraikina AEB
- Aachengo Katedrala Alemania
- Veneziako Dukearen Jauregia Italia
- Urrezko Tenplua India
- Atenasko Akropolia Grezia
- Brihadeshwarako Tenplua India
- Arunachaleswarako Tenplua India
- Bahubali Estatua India
- Santiago Compostelakoa Espainia
- Budapesteko Legebiltzarra Hungaria
- Stonehenge Erresuma Batua
- Neuschwanstein gaztelua Alemania
- Mahabalipuram India
- Göltzschtalbrücke Alemania
- Dhammakaya Cetiya Thailandia
- Kolneko Katedrala Alemania
- Dresdeko Andre Mariaren Eliza Alemania
- Giralda Espainia
- Gizako Piramideak Egipto
- Lotoaren Tenplua India
- Terrakotazko armada Txina
- Pragako Gaztelua Txekia
- Hiri Debekatua Txina
- Kapellbrücke Suitza
- Londresko Dorrea Erresuma Batua
- Big Ben Erresuma Batua
- Petronas dorre bikiak Malasia
- Municheko Olinpiar Estadioa Alemania
- Kiyomizu-dera Japonia
- Sigiriya Sri Lanka
- Erresuma Batuko Legebiltzarra Erresuma Batua
- Kordobako Meskita Espainia
- Abu Sinbel Egipto
- Londresko San Pauloren Katedrala Erresuma Batua
- Teotihuacan Mexiko
- Londresko Begia Erresuma Batua
- Karlosen Zubia Txekia
- San Petri basilika Vatikano
- Ranakpurreko Tenplua India
- Kristo Erredentorea Brasil
- Rushmore mendia AEB
- Guggenheim Bilbao Museoa Euskal Herria
- Nazcako lerroak Peru
- Mont Saint Michel Frantzia
- Burj Al Arab hotela Arabiar Emirerri Batuak
- Kapera sistinoa Vatikano
- Madrilgo Errege Jauregia Espainia
- Greenwicheko Errege Behatokia Erresuma Batua
- CN Dorrea Kanada
- Erregeen Harana Egipto
- Newgrangeeko hilobi megalitikoa Irlanda
- Segoviako akueduktua Espainia
- Panathinaiko Estadioa Grezia
- Panamako kanala Panama
[aldatu] Kritikak
Egitasmoa, arrazoi ezberdinengatik kritikatua izan da
- UNESCOk kanpaina hau ez bermatzea erabaki zuela adierazi zuen, kanpaina mediatiko bat izan zela uste izan baitzuen, eta Weberren izen pertsonalean. Adierazi zuenez, ez da nahikoa monumentuen balio sentimentala, nahi zen moduko zerrenda batean sartzeko. Nazioarteko erakundeak, bozketa unibertsala ez zela esan zuen, kanpoan uzten baitzituen Interneterako konexiorik ez duten milioika pertsona, eta hautagaien zerrenda, irizpide ez oso zientifiko eta hezitzaileen arabera egin zela. Aipatu behar da, baita ere, UNESCOren estatutuek, ez dutela erakundea munduko mirari bat izendatzeko ahalbidetzen, baina bai toki edo monumenturen bat Gizateriaren Ondare bezala izendatzeko.
- Batzuen ustez, xede ekonomikoa zuen egitasmo bat izan zen (telefonoz bozkatze ordaindu behar izateagatik, adibidez), Bernard Weberrek, egitasmo honetako mozkinak, monumentuak zaharberritzeko erabiliko zirela esan zuen arren.
- Arte aditu batzuek egin zuten beste kritika bat, zazpi mirariak bozketa bidez aukeratu izana da, meritu artistikoa bozketa bidez aukeratzen ez denean, are gutxiago, ezagutza artistikorik ez duten pertsonen aldetik.
- Beste batzuk, Chichen Itzako zuzendariak, adibidez, halako ekimenek, diskriminazioa eta leihakortasuna bultzatzen dutela pentsatu zuten.
- Egipton, pertsona batzuek, Gizehko piramideek, Sydneyko Opera Antzokia bezalako eraikin modernoekin ez dutela zertan leihatu uste dute, eta batzuk, egitasmoa, zentzugabea dela diote, eta ekimenaren abiarazlea den Bernard Weber ere kritikatu dute.
- Munduko pertsona askok, bozkatzeko internetik, telefonorik edo dirurik ez izatea ere kritikatu zen.
[aldatu] Bibliografia
- Cox, Reg, and Neil Morris, "The Seven Wonders of the Modern World". Chelsea House Publications: Library. Octubre de 2000. ISBN 079106048
- Cox, Reg, Neil Morris, and James Field, "The Seven Wonders of the Medieval World". Chelsea House Publications: Library. Octubre de 2000. ISBN 0-7910-6047-0
- D'Epiro, Peter, and Mary Desmond Pinkowish, "What Are the Seven Wonders of the World? and 100 Other Great Cultural Lists". Anchor. 1 de diciembre de 1998. ISBN 0-385-49062-3
- Morris, Neil, "The Seven Wonders of the Natural World". Chrysalis Books. 30 de diciembre de 2002. ISBN 1-84138-495-X