Koivuharju (barrutia)

Koordenatuak: 65°45′23″N 24°32′25″E / 65.75639°N 24.54028°E / 65.75639; 24.54028
Wikipedia, Entziklopedia askea
Koivuharju / Bigarrena
Udalerria Kemi, Lappi
Koivuharju (barrutia) is located in Kemi Erdigunea
Koivuharju (barrutia)
Koivuharju (barrutia)
Berezko iz. Koivuharju / Toinen
Biztanleria 6.264 (2008) [1]
Azalera 19,94 km² [1]
Dentsitatea 314,14 bizt/km²
Auzoak Karihaara, Koivuharju eta Paattio

Koivuharju edo Bigarrena (finlandieraz, Toinen) Lappiren hego-mendebaldean dagoen Kemi hiriaren iparraldeko barrutia da. Guztira, hiru auzok osatzen dute, Karihaara industrialak, auzo jendetsuena den eta barrutiari izena ematen dion Koivuharjuk eta hiriaren iparraldeko muturrean dagoen Paattio. Bertan daude, esate baterako, Kemiko Eliza ortodoxoa, Kemi-Tornio aireportua eta Metsä-Botnia erakundearen fabrikak (aspaldian, Kemi Oy enpresa ospetsuarena zirenak). Biztanle gehien dituen barrutia da, orotara, 6.264 lagun eta azalera handienetarikoa duena da, 19,94 km².

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aipatzekoa da Udalaren laguntzari, bizitako historiari eta eraikinen aspaldiko egiturei esker, Karihaarako industriagunea monumentu izendatua izan zela 1993. urtean [2][3]. Dena den, barrutiko ondasun nabarmenena San Joan Bataiatzailearen Jaiotzaren eliza edo Kemiko eliza ortodoxoa da (finlandieraz, Johannes Kastajan syntymän kirkko). Finlandiako Eliza Ortodoxoak 1962an ireki zuen hiriko komunitate ortodoxoari erlijio-zerbitzua emateko eta guztira, 200 fededunentzako eserlekua du tenpluak. XX. mendean eliza ortodoxoak presentzia handia izan zuela azpieskualde honetan. 1920ko hamarkada inguruan, SESBetik etorritako errusiar errefuxiatu ugari Lappiko Kemi-Tornio, Rovaniemi eta Inari udalerrietan egokitu ziren eta bertan, komunitate txikiak eratu zituzten. Industria lan ugari zenez, Kemin beste tokitan baino errusiar gehiago bildu zen eta hasiera batean, Alderdi Komunistak hirian zuen nagusitasuna zela-eta, talde hauek gutxietsiak izan ziren. Dena den, Finlandiako Alderdi Komunistak SESBekin zuen harremana hautsi egin zuenean, errusiar errefuxiatu hauek gogoz parte hartzen hasi ziren hiriko ekintzetan. Azkenean, goian aipatu bezala, 1962an euren erritua praktikatzeko eliza bat eraiki zuten Koivuharjun, tradizionalki errusiar jatorriko biztanle gehien dauden auzoan. Herritar hauek hiriko kulturan bete-betean murgiltzen joan ziren heinean, komunitate bereizi txiki bat izateari utzi zioten eta euren ohiturak galtzen hasi ziren. Gaur egun, herritar gutxi batzuk baino ez dute mantentzen arbasoen erlijioa eta Errusiatik iritsitako etorkinen kopurua nabarmena izaten jarraitzen duen arren, eliza ortodoxoaren tenplu hau ez da oso bisitatua [4].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

65°45′23″N 24°32′25″E / 65.75639°N 24.54028°E / 65.75639; 24.54028