Kolelitiasi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Behazun besikularen disekzioan agertutako kalkuluak

Kolelitiasia behazun-bideetan kalkuluen eraketa da. Kalkuluak egitura kristalinoak dira, behazuna osatzen duten osagaien hauspeaketaz sortuak. Behazun-bideetako asaldurarik sarriena da.

Behazun jario besikularraren konposaketa normala %70 behazun gatzak, %25 fosfolipidoak eta %5 kolesterola litzateke, modu honetan jariakortasun handia izango luke. Baina kolesterol kontzentrazioa gehigizkoa denean, mizelen garraio ahalmena asetu egiten da "behazun jario litogenikoa" eratuz. Hala ere, kolesterol harriak eratzeko nukleazio prozesua gertatu behar da, hau da, mukoproteinek harriaren nukleoa eratzen dute eta bertan aposizioz mikrobeirak ezartzen dira.

Kalkulu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalkuluak bi motatakoak izan daitezke beraien osagaien arabera:

Kolesterol kalkuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalkulu ugarienak dira. Kolesterola behazun gatzek disolba dezaketen baino proportzio handiagoan dagoenean sortzen dira kolesterol kalkuluak. %70 kolesterol monohidratoa izaten da.

Ondorengo baldintza hauek lagungarriak dira kolesterol kalkuluen eraketan:

  • Behazuneko kolesterol jariapen gehitua: gizentasuna...
  • Behazun azidoen jariapen gutxitua
  • Besikulen eraketan alterazioa: fosfolipido, behazun azido edo aurreko bien kontzentrzio baxuengatik.
  • Kolesterol monohidrato kristalen nukleazioa erraztua egotea: nukleazioaren aldeko faktore gehiegi izateagatik (glukoproteinak...) edo faktore antinukleatzaile gutxiegi (apolipoproteinak...)
  • Behazun buztinaren eraketa: behazun hipomotilitate egoeretan material mukosoa eratzen da.

Kalkulu pigmentarioaren litogenesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kalkuluen %90 kaltzio bilirrubinatoa da eta gainerakoa kolesterola. Behazunean bilirrubina ez konjugatua kantiate handietan izateak honen hauspeatzea eragiten du, kalkuluak eratuz.

Kalkulu hauek sortzearen egoera sarrienak:

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinaze kolikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besikulatik datorren kalkulu batek koledokoan edo hodi hepatikoan jotzean sortzen da, butxaduraren gainetik dauden bideen bat bateko distentsioa eraginez. Oinazea abdomenaren eskuin goiko koadrantean kokatzen da bizkarrera zabalduz.

Orduak edo egunak iraun ditzake eta oinazearekin batera goragalea eta gorakoak ager daitezke. Janari koipetsuaren eraginez edo baraualdi luze baten ondorioz ager daiteke.

Abdomeneko mina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Behazun besikularen hantura (kolezistitisa) gertatzen denean, erreakzio peritoneala eragiten da. Oinazeaz gain, kanpotik ukitzean peritoneoko muskulaturaren uzkurdura gehitu egiten da. Konplikazio bat perforazioa izan daiteke.

Beste zenbait adierazpen kliniko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekografia bide zuzenena eta errazena da kolelitiasia antzemateko, kasu batzuetan OTA edo eskanerra eta beste proba erradiologiko konplikatuenak beharrezkoak diren arren.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintomak agertuz gero, batik bat mina, ebakuntza kirurgikoa tratamendu egokia izango da. Gaur egun kasu gehienak laparoskopiaren bidez egiten dira, hain agresiboa ez den prozedura alegia.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kolelitiasi Aldatu lotura Wikidatan