Lodi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Vittoria plaza

Lodi (Lod lombardieraz, Laus Nova latinez) Italiako hiria da, 43.000 biztanle dituena, eta Lombardiaren erdi-hegoaldean dagoena. Po ibaiaren haranaren behean eta Adda ibaiaren luzeran, Lodi Vecchio (Lod Veg lombardieraz, antzinako Laus Pompeia) hiriaren ondoan dago. Izen bereko probintziaren hiriburua da.

Hiria 1158 urtean Federiko I. Bizargorrik fundatu zuen, Laus Pompeia suntsitua izan ondoren. Errenazimentuan, loraldi artistiko eta kulturala izan zuen, 1454an Lodiko Ituna izenekoa sinatu ondoren.

XXI. mendean hiria bidegurutze eta industriagune garrantzitsua da (kosmetika, artisautza, esne-ekoizpena). Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren aldeko apustua egin du; hori dela eta, Parco Tecnologico Padano-aren (Po ibaiaren haraneko ikerketa-zentroa) egoitza izateko aukeratua izan zen. Aipatu parke hori elikagaien bioteknologian Europa mailako ikerketa-zentro kualifikatua da.

Parco Tecnologico Padano, Po ibaiaren haraneko ikerketa-zentroa, Lodin

Hirugarren sektoreari lotutako jarduerak ere kontuan hartzekoak dira. Turismoa gorantz doa, Po Haraneko Arte Hirien zirkuituan dago, eta monumentu garrantzitsu batzuk ditu: katedrala, San Frantzisko eliza, Santa Ines eliza eta Mozzanica eraikina, besteak beste.

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak gehien jarraitzen duen kirola patin-jockeya da. Amatori Lodi Italiako hockey-talde ospetsuenetakoa da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lodi Aldatu lotura Wikidatan