Kolgujev uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Kolgujev uhartea (errusieraz остров Колгуев) errusiar uharte bat da, Artikoan kokatua, Barentseko itsasoaren hegoekialdeko zatian (Petxorako itsasotik ekialdera) eta Kanineko penintsulatik 75 kilometro inguru iparrekialdera. Administratiboki Nenetsia barruti administratiboaren administraziopean dago, Arkhangelskeko oblastean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea, Petxora ibaiaren itsasoratzearen mendebaldean.

Uharteak, gutxi gora behera borobil formakoa, 80 kilometroko diametroa eta 4.968 kilometro karratuko hedadura du. Uhartearen punturik gorena 176 metroko altueran dago. Uharteak gune heze handiak, uharka, zohikaztegi eta morrena muino ugarirekin, tundrako landaretza bereziak estaliak.

Populatutako toki bakarra dago uhartean, Bugrino izenekoa, hegoekialdeko kostaldean kokatua, gehienez ere 200 biztanle dituena. Bertako nenets tribukoak dira bertako biztanle gehienak, arrantza, ehiza tranpak eta elurroreinaren abeltzaintza aktibitate ekonomiko nagusi bezala dituztela. Petrolioa eta gasa ere badaude.

Bertan animaliak urriak dira eta hegazti eta azeri zuri kolonia gutxi batzuetara mugatua dago.

Uharte honetako klima gogorra eta hotza da. Neguak luzeak dira, tenperatura baxuekin (urtarrilean -10º C eta -15 Â°C bitarteko batez besteko tenperaturarekin, batzuetan -20 Â°Cra ere jeisten delarik), udak laburrak eta hotzak diren bitartean (uztailean 4º eta 6 Â°C bitartean, soilik hiru hilabetetan dagoelarik 0 Â°Ctik gorako tenperatura).

Trevor-Battyeren txostena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartea 1894an esploratu zuen Aubyn B. R. Trevor-Battye naturalistak (1855-1922). Urte horretako ekainean lehorreratu zen laguntzaile batekin, animali basatiak, bereziki hegaztiak aztertzen hilabete emateko asmoarekin. Itsasontziak izan zituen arazo mekanikoen ondorioz, baita gaizkiulertu baten ondorioz ere, 12 astez geratu ziren uhartean hondartuta. Kolgujeveko topografia eta historia naturalaren bere azterketa honela argitaratu zuen: Ice-bound on Kolguyev (Trevor-Battye 1895). Liburuak nenets (samoyedo bezala ere ezagutzen dena) herriari buruzko oharrak ere baditu, euren elurroreinak uhartera eramaten zituztenak eta antzarrentzako tranpak jartzen zituztenak Errusian komertzializatuak izateko. Trevor-Battyek azkenik uhartea utzi zuen elurrorein artzainekin 1894ko irailean, eta 1.000 milia lurrez egin behar izan zituen, Petxora ibaitik Arkhangelskeraino. Abenturazko bidaia hau A Northern highway of the tsar (Tsarraren iparraldeko bide azkar bat) (Trevor-Battye 1898) lanean deskribatu zuen.

Orotarik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uharte hau Vassili Golovanoven Zentzurik gabeko bidaiaren laudoria izeneko lanaren toki zentrala da, frantsesera itzulita argitaratua Verdierren eskutik (Éloge des voyages insensés, 2008).

Izenaren uhartea, Kolgujev bezala, "Operation Flashpoint: Cold War Crisis" izeneko bideojokoan agertzen da, 2001ean aurkeztu zena. Joko honetako uharteak ez du benetakoarekin antzik, eta, bere ordez, Tenerife uhartearen forma hartzen du.

Koordenatuak: 69°01′N 49°22′E / 69.017°N 49.367°E / 69.017; 49.367

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kolgujev uhartea Aldatu lotura Wikidatan