Kontsonante

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahoskuneak
Ezpainkariak
Ezpainbikariak
Ezpain-belareak
Ezpain-hobikariak
Ezpain-horzkariak
Koroazkoak
Ezpain-apikariak
Horzkariartekoak
Horzkariak
Hobikariak
Apikariak
Lepokariak
Hobikariondokoak
Hobikari-sabaikariak
Irauliak
Mingainkariak
Sabaikariak
Ezpain-sabaikariak
Belareak
Ubulareak
Ubulare-epiglotiarrak
Erradikalak
Faringariak
Epiglotiar-faringariak
Epiglotiarrak
Glotalak
Ahosmoldeak
Trabariak
Leherkariak (herskariak)
Igurzkariak (frikariak)
Afrikatuak
Ozenak
Sudurkariak
Horzkariartekoak
Albokariak
Dardarkariak
Hurbilkariak (irristariak)
Hasperendunak
Eiektiboak
Inplosiboak
Klikak
Ahostunak / Ahoskabeak
Ahostunak
Ahoskabeak
Nazioarteko alfabeto fonetikoa. Kontsonante ohikoenak. Aire-etorriaz ekoizten diren kontsonanteak.
International Phonetic Alphabet translated into basque KONTSONANTEAK - Aire-etorririk gabe ekoiztuak
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan erabiltzen diren zenbait sinbolo diakritiko. Esate baterako, euskal kontsonante leherkari hasperendunak, edo horzkariak sinbolo diakritikoekin izendatzen dira antzeko beste leherkarietatik bereizteko.
Nazioarteko Alfabeto Fonetikoan erabiltzen diren beste sinbolo batzuk. Esate baterako, euskal afrikatuak irudikatzeko bi ikur batera erabiltzen dira.

Kontsonantea ahobideko puntu batean edo gehiagotan eragozpen osoa edo partziala duen hotsa da; eragozpen horrek sortzen du soinua.[1] Hotsak eragozpen edo trabarik ez badu bokala da.

Euskaraz bokalekin silabak osa daitezke. Kontsonanteek ordea, ezin dute bere bakardadean silabarik osatu; bokal baten laguntza behar dute silaba osatzeko.[2] Beste hizkuntza batzuetan, ordea, badaude kontsonante silabagile batzuk. Esate baterako ingelesezko stop hitzaren hasierako -ss- soinu hori silabagilea da.

"Kontsonante" hitza latinezko consonans hitzetik dator, euskaraz "zerbaitekin soinua egin" esan nahi duena. Honek adierazi nahi zuen, latinez kontsonante batek alboan bokal bat izango ez bazuen ezin zuketela ahoskatu. Hala ere badaude bokalik ez duten hizkuntzak.[3]

Alfabetoan

Latindar alfabetoaren aldaeretako bat den euskal alfabetoan, hauek dira kontsonanteak:

B, C (eta haren aldaera Ç), D, F, G, H, J, K, L, M, N, Ñ, P, Q, R, S, T, V, W, X, Y, Z

Alfabeto zirilikoan, berriz, hauek:

Б, В, Г, Д, Ж, З, К, Л, М, Н, П, Р, С, Т, Ф, Х, Ц, Ч, Ш, Щ

Munduko hizkuntzetan egin daitezkeen kontsonante hotsak edozein alfabetotako letrak baino askoz gehiago direnez, hizkuntzalariek Nazioarteko Alfabeto Fonetikoa (NAF) sortu zuten, kontsonante guztien transkripzioan laguntzeko, hizkuntz arrunten alfabetoak baino lanabes hobea izateko.

Euskararen kontsonante sistema

Euskararen kontsonante guztiak aire-etorriarekin (pulmonic) ekoizten dira. Ez dago euskaraz balio fonologikoa duen beste motatako (non-pulmonic) kontsonanterik, ez dago euskaraz aire-etorririk gabe ekoizten den kontsonanterik; euskaraz ez dago kontsonante eiektiborik, ez dago klikik eta ez dago kontsonante inplosiborik.

Euskal kontsonanteen sailkapena

Guztiak aire-etorriarekin (pulmonic) ekoizten dira. Kontsonante fonema multzo mugatu bat dago. Euskalki guztietan ez daude fonema berberak eta, jakina, historian zehar, hizkuntza guztietan bezala, aldaketak antzeman dira.

Ahoskabeak / ahostunak

Aire-etorriarekin batera ahotskordak[4] dar-dar, bibrazio ozen batean baldin badaude kontsonante bat ekoizterakoan, kontsonante ahostuna dela esango dugu. Bestela, ahotskordek ez badute bibrazio ozenik egiten, kontsonante ahoskabe dela esango dugu.

Alboan ikus daitekeen NAF taulean, koadro bakar batean bi kontsonante agertzen diren koadroetan, --lehenengo koadroan bezala: p eta b --, bi kontsonante horiek oso antzekoak dira. Bien artean dagoen aldea zera da, ezkerreko kontsonantea ekoizterakoan, ahoskabea ekoizterakoan, ahotskordek ez dute bibrazio ozenik ekoizten. Ahotskordek kontsonante ahostunak ekoizterakoan, ordea, bibrazio ozenarekin soinua aldatzen dute.

Ahosmoldea eta ahoskunea

Aireari, eztarritik datorrenean, traba egiten bazaio, nolako traba egiten zaion ikusi behar da (ahosmoldea) eta traba non egiten zaion traba (ahoskunea).

Ahosmoldea

Ahosmoldeak ahoskatze aparatoak aire etorriari nolako traba jartzen dion begira egiten den kontsonanteen sailkapenaren osagai nagusietako bat da. Mingainak igurtzi ahal du (igurzkarietan bezala) aho-sabaia aurreragotik, atzeragotik edota albo batetik. Edo igurtzi beharrean hurbildu (hurbilkarietan bezala)...

  • < p > eta < b > ezpainbikariak dira, hersketa bi ezpainen elkarketaz gauzatzen da.
  • < t > eta < d > horzkariak dira, mihiaren puntak goiko hortzak azkar ukituz ekoizten dira, (NAF horretan sinbolo diakritikoaz idazten dira, letren azpian ozkatxo bat dutelarik).
  • < k > eta < g >, ahoskuneari dagokionez, belareak dira, hersketa Ahoskatze apararatoaren atzeko aldean gertatzen da.
  • Txistukariak. Euskaraz kontsonante txistukari asko daude beste hizkuntza gehienekin konparaturik. Kontsonante horiek beste zenbait hizkuntza silabagile izan badaitezke ere, euskaraz ez dira inoiz silabagile.
  • /j/
  • /w/
  • / ph /
  • / th /
  • / kh /
  • Eiektiboak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
  • Inplosiboak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
  • Klikak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.

Ahoskunea

Ahoskuneak ahoskatze aparatoak aire etorriari non jartzen dion traba begira egiten den kontsonanteen sailkapenaren osagai nagusietako bat da. Aire-etorriari traba ezpainetan, hortzetan, ahoaren aurreko, alboko, atzeko edozein gunetan gerta daiteke. Ezpainkariak

  • Erradikalak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.
  • Glotalak. Gaurko euskaran ez dago horrelako fonemarik.

Ikus, baita

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kontsonante. .
  2. Miren Lourdes OÑEDERRA OLAIZOLA: Fonetika fonologia hitzez hitz. EHU. 2004
  3. Ladefoged, Peter. (2005). Vowels and Consonants. Wiley-Blackwell ISBN 978-1405124591..
  4. Nahiago izan dugu hemen Lourdes OÑEDERRAren ereduari jarraitu, Fonetika fonologia hitzez hitz. EHU. 2004. (31. or.). Ibon SARASOLAren Zehazki hiztegiari baino.


Hizkuntzalaritza Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.