Korea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Korea
Location of Korea

Korea[1] (koreeraz 한국, Hanguk, edo 조선, Chosǒn) Ekialdeko Asiako estatua zen, Koreako penintsula osoa hartzen zuena, eta 1945 urtean bitan banatua:

Historia

Koreako penintsula Siberiatik emigratu zuten tungus tribuek populatu zuten. K. a. X. eta VIII. mendeetan zehar zenbait estatu tribal sortu ziren, ezagunena Choson Zaharra izan zelarik. K. a. I. mendean hiru estatu zeuden, haien artean aurkariak zirenak: Koguryo, Paekche eta Silla. Haien arteko guda luzeen ondorioz, sistema militarrak eta administrazio zentralizatuak osatu ziren. Bakoitzean aristokrazia ahaltsu bat agertu zen eta kultura sofistikatua zuten.

Txinatar laguntzaren ondorioz, Sillak beste biak konkistatu zituen VII. mendean, baina Mantxurian beste estatu korear bat agertu zen (Perhae), berriro Silla estatuarekin gudan sartuz. Perhae oso garatua zegoen, baina iparraldeko herri nomadek Mantxuria konkistatu zutenean desagertu egin zen.

Japoniak Txinari Korean erreforma bat aurrera eramatea proposatu zion, baina Txinaren ezetza zela-eta, gudan sartu ziren, Japoniak irabaziz. 1910ean, Korea Japoniaren menpean zegoen.

Okupazio garaian, elikagaiak eta lan esku merkea ustiatu zituzten. Japoniar lurjabe eta enpresariek Koreako aberastasunak ustiatzeko azpiegiturak osatu zituzten, eta 1930eko hamarkadan, gudarako materiala hornitzeko industria jarri zuten.

Japoniar hondamendiaren ostean, iparraldea sobietarren menpe geratu zen, eta hegoaldea AEBen menpe (38 paraleloan). Bi potentzien arteko tirabirak zirela-eta, ez zen Korea bakarra eratu, eta 1948an bi estatu eratu ziren: Hegoaldeko kapitalista eta Iparraldeko komunista.

SESBek (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) penintsulan estatu bakarra onartu zuen (Ipar Korea), eta Nazio Batuek (AEBren menpe zegoena) Hego Korea. 1950ean, Iparraldeak ia Hegoalde osoa okupatu zuen, baina AEBak Hegoaldea laguntzera joan ziren. Orduan, Txinak gauza berbera egin zuen, Iparraldea lagunduz. Hiru urtez gerran egon ziren bi herrialde hauek beste herrialde batzuen esku sartzeagatik (AEB eta Sobietar Batasunaren erruagatik). Azkenean, 1953an, armistizioa sinatu zuten, Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko muga 38 paraleloa izanez.

Iparraldean (sobietarren menpe) politika komunista bat garatu zen eta Hegoaldeak, berriz, (estatubatuarren menpe zegoen) eredu kapitalistari jarraitu zion.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-15).
koreera dialektoak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Korea