Koreako penintsula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Koreako penintsula
Satelite bidezko argazkia
Satelite bidezko argazkia
Geografia
Locationmap Korea.png
Kokalekua Ekialdeko Asia
Koordenatuak 37°N 127°E / 37°N 127°E / 37; 127
Azalera 220.847 km2
Punturik garaiena Paektu mendia 2.744 m.
Administrazioa
 Hego Korea
 Ipar Korea
Demografia
Biztanleria 73.000.000 bizt.

Koreako penintsula[1] edo Korea[1] Ekialdeko Asiako penintsula da. Hegoalderantz 1.100 kilometroko luzera du, Asia kontinentaletik Ozeano Barera. Inguruan Japoniako itsasoa ekialdean, Ekialdeko Txinako Itsasoa hegoaldean eta Itsaso Horia mendebaldean ditu, Koreako itsasartea lehenengo biak batzen.

Koreako penintsulak 220.847 km² azalera du eta bitan banatuta dago: Ipar Korea eta Hego Korea. Bere iparraldeko muga Txina (1.416 km) eta Errusiarekin (19 km), Yalu/Amnok eta Tuman/Duman ibaiek sortzen dute.

Ipar Korean penintsulari Joseon Bando diote; Hego Korean, berriz, Han Bando. Iparraldean eta hegoaldean izen ezberdinak erabiltzen dira.

Penintsula menditsua da oso, izan ere %70a mendia da. Mendirik altuenak iparraldean eta ekialdean daude, altuenen altuena iparraldean dagoen 2.744 m Paekdu izanik.

Kostaldeak 8.460 kilometro ditu eta oso malkartsua da: 3.579 uharte ditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koreako penintsula Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]