Krispin Beobide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Krispin Beobide
Datu pertsonalak
Izen osoa Krispin Beobide
Jaio 1848
Azpeitia (Gipuzkoa)
Hil 1891ko maiatzaren 28a
Tolosa (Gipuzkoa)

Krispin Beobide (Azpeitia, Gipuzkoa, 1848 - Tolosa, Gipuzkoa, 1891ko maiatzaren 28a) euskal idazlea izan zen.

Eduki-taula

[aldatu] Biografia

Frantziskotar apaiztu zen. Apaiz ikasketak Donapaleun egin zituen, eta 1875ean Gasteizen apaiztu eta Tolosara joan zen. 1884. urtean Tolosako komentuko nagusi izendatu zuten. Urtebete geroago bere lan nagusia eman zuen argitara: Asis-co loria edo Francisco Santu aundiyaren eta pobrien aita-lenaren bizitza, 562 orrialdekoa. 1966. urtean Auspoa Bildumak bere lanaren bigarren argitalpena plazaratu zuen Asis-ko loria izenburupean.

Karlistaldian Tolosako komentua liberalen eskuetan erori zen eta Krispinek Zarauzkora joan behar izan zuen. Anaia hil zenean, hark utzitako lekua bete zuen Tolosan.

Euskal Herria aldizkarian C. Otaegi eta A. Zabalarekin batera Guadalupeko peregrinazioko donzeleen kantak plazaratu zituen 1885ean. Hurrengo urtean Jesus aurraren bederatzi-urrena kaleratu zuen, 1889 eta 1896an berrargitaratu zena.

Beobidek erabili zuen euskalkia gipuzkera izan zen.

[aldatu] Lanak

[aldatu] Erlijioa

« Itsasuan nai luke Franziskok ontzi bat Aprikara eramango duana, onen billa dabill. Eldu zan Vitoriara, eta emen, beste lekuetan bezela, besuak zabalik pozez egin zioten zeruko Serafin eder oni ongi etorria. Eman zion Santuari erriak Santa Maria Madalenako etxia, nun ere gero Andre Berengelak, D Juan Castillako infantiaren alabak, Cantabriako amaikagarren Jaun, Lope Diaz Harokuaren billobak, egin zuan bere kontura praile-etxe guziz aundi ta ederra, milla berreun ta amalauban.  »
Asis-co loria, Krispin Beobide

[aldatu] Kanpo loturak


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

[aldatu] Erreferentziak

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak