Kurt Masur

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kurt Masur

Kurt Masur (Brieg, Alemania —gaur egun Brzeg, Polonia—, 1927) orkestra-zuzendaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pianoa eta txeloa ikasi zituen Breslauko Musika Eskola Nazionalean, Alemanian (gaur egun Wroclaw, Polonia), 1942tik 1944ra. 1946tik 1948ra, Leipzigeko Kontserbatorioan osatu zituen ikasketak, piano, konposizio eta zuzendaritzaren alorretan. Kurt Masur aditua da garai klasikoko eta erromantikoko musikan, eta orkestra-zuzendari gisa nabarmendu da ibilbide profesionalean.

1960tik 1964ra, Berlin Ekialdekoan, Opera Komikoaren zuzendari musikala izan zen, eta Dresdengo Orkestra Filarmonikoarena, 1967tik 1972ra. 1970. urtean, Leipzigeko Gewandhaus Orchestraren zuzendari izendatu zuten, eta hainbat bira egin zituen talde horrekin. Bestalde, munduko orkestra nagusiekin aritu da zuzendari gonbidatu gisa. Amerikan, Cleveland Orchestrarekin 1974an egin zuen debuta, eta 1981ean zuzendu zuen, lehenengoz, New Yorkeko Orkestra Filarmonikoa. 1991n, orkestra horren zuzendari musikal izendatu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kurt Masur Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]