Kutzemendiko herri gotortua

Koordenatuak: 42°49′00″N 2°39′46″W / 42.81653999°N 2.66288346°W / 42.81653999; -2.66288346
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kutzemendiko herri gotortua
Datuak
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz eta Mendiola
Koordenatuak42°49′00″N 2°39′46″W / 42.81653999°N 2.66288346°W / 42.81653999; -2.66288346
Map
GaraiaBrontze Aroa, Burdin Aroa, Antzinaroa eta Erdi Aroa
Altitudea709 m

Kutzemendi ipar-mendebaldetik

Kutzemendiko edo Olarizuko herri gotortua, Kutzemendi edo Olarizu muinoaren gainaldean dago. Muinoak ordoki forma dauka goai partean. Brontze Arokoa[1] eta Burdin Aroko herrixka gotortuaren arrastoak (K.a. IX. mende-K.a. III. mende bitartekoak dira. Monumentu multzo sailkapenarekin kultura ondasuntzat izendatzeko espedientea abiarazita dago 1995az geroztik, eta horrenbestez babes berezia du Kutzemendik.[2][3][4]

Jose Migel Barandiaranek aurkitu zuen aztarnategi hori, 1926an, eta ordutik hainbat ikerketa arkeologiko egin dira, baina nahiko gutxi publikatu da[5]. Kokaguneak kastroen egitura tipikoa zeukan, eta harresi bat bazuela aurkitu da.

Gaur egungo Afrikako herri bateko txaratila. Txaratilaren makilaren ertz batean hezurrezko txaonda sartuta dago, biribiltzen den hariari tope egiteko. Horrela, txaonda baten funtzioa ikus daiteke.

J.M. Barandiaranek 1926an aurkitu zuen arren, ez zuen ikerketa sakonik egin bertan. 1950ean, zundaketa batzuk zuzendu zituzten Basilio Osaba Ruiz de Erenchunek eta Domingo Fernández Medranok, eta, berrikiago, 2001ean, Idoia Filloyk zundaketa-kanpaina berri bat zuzendu zuen, aztarnategiko sektore bat bide baten eraikuntza lanen ondorioz hondatu ostean. Ia aztertu gabeko aztarnategia izaki, hezur-industriaren bilduma interesgarria eta ondo kontserbatua du, eta 37 pieza arte katalogatu dira. 2016an,

Arabako Burdin Aroko kastroen testuinguruan, inguruko herri harresituetan aurki daitezkeen materialen multzo tipikoz du, hau da, espatulak zeramika ontzien azala leuntzeko[6], txaondak edo ardatz-eraztunak iruteko, kirtenak eta orratzak-burudunak arropak lotzeko eta apaintzeko[7], besteak beste. Identifikatutako lehengaia nagusia hezurra da, bigarrena adarra eta, kasu batean, baita bolia ere, latitude eta garai horietan oso gutxitan aurki daitekeen materia. Aztarnategiak atribuzio kronologiko argirik ez duen arren, ezin hobeto egokitzen da Burdin Aroko material tipikoen barruan[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kutzemendiko Herrixka. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  2. Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen erabakia, 1995eko urriaren 16koa, Gasteizko (Araba) Kutzemendiko herrixkako eremu arkeologikoa kultura ondasun gisa monumentu multzo izendapenaz izendatzeko espedienteari hasiera emateko dena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 212. zenbakia, 1995-10-16.
  3. Arabako Diputatu Kontseiluaren 2000ko abenduaren 27ko 135/2000 Foru Dekretuaren iragarkia, Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra berrikusteko espedienteari buruzkoa[Betiko hautsitako esteka]. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 36. zenbakia, 2001-02-20.
  4. Francisco Olarreaga Tellechea (Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Plangintzaren zuzendaria): Vitoria-Gasteizko Udalak sustatutako «Vitoria-Gasteizko Hiria Antolatzeko Plan Orokorra» izeneko planaren iraunkortasun-txostenaren edukia finkatzen duen 2010eko azaroaren 29ko erreferentzia-dokumentua, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Plangintzaren Zuzendaritza, 2010-11-29.
  5. a b Arévalo Muñoz, Erik; Camarero, Cristina. (2018). «La industria ósea del castro de Kutzemendi (Vitoria-Gasteiz).» Actas de las IX Jornadas de Jóvenes en Investigación Arqueologíca: Santander 8-11 junio 2016, 2018, ISBN 978-84-697-9482-1, págs. 129-137 (Instituto Internacional de Investigaciones Prehistóricas de Cantabria): 129–137. ISBN 978-84-697-9482-1. (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  6. «Vitoria-gasteiz - La cerámica de la Segunda Edad del Hierro en el Páis Vasco: estudio teconológico, funcional y social.» www.vitoria-gasteiz.org.es (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).
  7. (Gaztelaniaz) López de Heredia Martínez de Sabarte, Judit; Alday Ruiz, Alfonso (zuz); García Heras, Manuel (zuz). (2014). «Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos» ceres.mcu.es (Gasteiz: Euskal Herriko Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2023-12-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]