Léon Degrelle

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Léon Joseph Marie Ignace Degrelle (Bouillon, Valonia, 1906ko ekainaren 15Málaga, 1994 martxoaren 31) Belgikako eskuin muturreko buruzagia eta ondoren Waffen SS guda-talde nazien ofizial valoniarra izan zen.

1930eko hamarkadan ideologia ultrakontserbatzaile eta katolikoa zuen Christus Rex (rexismo) mugimendu politikoa sortu zuen. Geroago, nazismora bildu eta hauen alde borrokatu zuen II. Mundu Gerran Waffen SS direlakoen Valonia Legioaren barnean. Gerra bukatu ondoren, Espainian aurkitu zuen babesa eta bertatik jarraitu zuen eskuin muturreko ideologia bultzatzen hil zen arte.

Léon Degrelle Donostiara iritsi zenekoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heinkel 111 alemaniar hegazkin baten behartutako lurrartzea Kontxako hondartzan. Hegazkin hau Norvegiatik zuzen-zuzenean 2300 kilometro eginez etorri zen eta bertan Léon Degrelle belgikar buruzagi nazia asilo politiko bila etorri zen.

II. Mundu Gerra bukatu eta egun batzuetara, 1945eko maiatzaren 7an, ihesari eman zion Oslotik, Luftwaffeko Heinkel III hegazkin batean [1] eta bere laguntzaile eta bi piloturekin batera. 1945eko maiatzaren 8ko goizaldean Donostia aurreko itsasaldera heldu ziren, erregai ia guztiz bukaturik zutela. Bi frantziar ontzi atzetik zituztela eta larrialdietarako bi suziri jaurtiki ondoren, Urgull eta Santa Klara tartetik pasa eta Kontxako badian zehar Igeldo mendiko magalera jo ondoren, Kontxako hondartzan lurreratu ziren 250 km orduko abiaduran eta hegazkinaren motor bat sutan zutela. Léon Degrelle erredura batzuk jasan zituen istripuan eta piragua batez eraman zuten orduko ospitale militarrera. Hegazkinak 2100 km autonomia zuen eta Oslotik Donostiara 2150 km daude, baina guztira hegazkinak gutxigorabehera 2300 km egin zituela zenbatetsi da. Asilo politikoa eskatu zion Espainiako Gobernuari, orduan Francoren mende eta bertan bizi izan zen hil arte. Pilotoetako bat Oreretan bizi izan omen zen urte batzuetan zehar.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Heinkel III hegazkinaren zabalera 22.60 m da, luzera 11.93 m eta altuera 4 m. 405 km orduko abiadura lor dezake.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Elejalde Aldama, Félix: La aviación en Guipúzcoa : crónica y anécdotas (1908-1996). Donostia : Michelena, 1996.