Santa Klara uhartea
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Herria | Donostia, Gipuzkoa | |||
| Lurraldea | ||||
| Koordenatuak | 43°19′18″N 1°59′55″W / 43.32167°N 1.99861°WKoordenatuak: 43°19′18″N 1°59′55″W / 43.32167°N 1.99861°W | |||
|
|
||||
Santa Klara Donostiako badiaren erdian dagoen uharte malkartsu eta luzanga da, 48 metro garai eta 400 metro luze. Hego-mendebalde - ipar-ekialde lerroari jarraitzen dio.
Santa Klara uhartea Donostiako Udalaren jabetzako jabari publikoko ondasuna da. Espainiar Estatuak eman zion jabetza, 1938ko urriaren 31ko dekretu baten bidez.
Uhartean ez da inor bizi, baina itsasargi bat dago gailurraren ondoan. Hego-mendebaldeko muturrean, badiaren barrualdera begira dagoen aldean, moila bat du; eta, haren alboan, taberna bat eta hondartza txiki bat. Hondartza hori itsasbeheran baizik ez da azaltzen, baina badu sorosle zerbitzua. Udan itsasontzi zerbitzua izaten da, uhartera joan-etorria egiteko. Uhartearen goialdean, bada hainbat zelaitxo, mahaiz horniturik. XVI. mendearen bukaeran, Santa Klarara ekarri zituzten izurri bubonikoak jotako Donostiako gaixoak.
[aldatu] Bibliografia
- Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi": Santa Klara. Gure uharte ezezaguna. Donostia: Kutxa Fundazioa, 2004.
[aldatu] Kanpo loturak
- Ignacio Ansorena EITBren Kresala saiona uharteri buruz hitz eginez.
- "Eibartarra ote da?" Polemika xelebre baten berri Irutxuloko Hitzan 2011ko uztailaren 26an jasota.
Koordenatuak: 43°19′18″N 1°59′55″W / 43.321681°N 1.998653°W
| Euskal Herriko uharteak | ||
|---|---|---|
|
Aketx • Amuitz • Bedua • Berens • Billano • Dunbarriak • Galera • Gaztelugatxe • Hirukanale • Izaro |
||
| Gipuzkoako hondartzak | ||
|---|---|---|
|
Aitzuri • Algorri • Alkolea • Antilla • Asturiaga • Burumendi • Deba • Gaztetape • Hondarribia • Itsaspe • Itzurun • Kontxa • Lapari • Malkorbe • Mendata • Mutriku • Ondarbeltz • Ondarreta • Oribarzar • Orruaga • Puerto • Sakoneta • Santa Klara uhartekoa • Santiago • Saturraran • Zarautz • Zazpi Hondartzak • Zurriola |
||
| Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |