La Défense

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Auzoko etxe orratzak gauez.
Auzoa eta urrutira La Défense Arkua eraikina, Garaipen Arkutik ikusita.

La Défense Parisko eskualdeko negozio gune nagusia da, eta Europako lehena bulego merkatuan[1]. Hauts-de-Seine departamenduan dago, Parisko ardatz historikoaren jarraipenean, Louvre museoan hasi, Eliseo Zelaien hiribidetik jarraitu, Garaipen Arkutik igaro eta Sena ibaia zeharkatu ondoren[2]. Negozio gune hau hiru udal barrutien barnean dago: Nanterre, Courbevoie eta Puteaux.

La Défense auzoan etxe orratz eta eraikin garai ugari dago, gehienak bulegoak (3 milioi m² inguru). Hala ere, funtzio askotako auzoa da: 600.000 m² etxebizitza eta Quatre-Temps merkatari gunea (1981ean inauguratua). 2009an, auzoak 180.000 soldatako eta 20.000 biztanle zituen[3].

Auzoa norabide bakarreko ingurabide baten barnealdean eta kanpoaldean hedatzen da. 160 ha ditu eta 2010tik aurrera lau sektoretan banatuko da (Arche Nord, Arche Sud, Esplanade Nord eta Esplanade Sud), aurreko 12 sektore zenbakituak ordezkatzeko. Auzoaren erdigunea 31 hektareako[3] oinezkoen lauza batek hartzen du, lur naturaletik goratua, non ibilgailuak (garraio eta hornikuntzakoak) eta oinezkoak bertikalki banandurik dauden. Lauzaren gainean, 60 inguru artelan daude, La Défense aire zabaleko museo bihurtuz.

La Défense ez da negozio gune bakartu bat, baizik eta Paris mendebaldeko beste atal bat, aktibitate tertziarioko eskualde garrantzitsua[4].

Negozio gunearen hiri-antolaketaren ardura 1958tik Etablissement Public pour l'Aménagement de la région de la Défense (EPAD) erakundeak du. 2010tik, erakundearen kudeaketa eremua hedatu egin zen, Établissement Public d'Aménagement de la Défense Seine Arche (EPADESA) sortzeko, ardatza jarraitu Grande Arche eraikinetik haraindira, Senarekin berriz topo egin arteko eremua hartuz.

Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoko eraikin ezagunak gaur egun La Défense Arkua edota Grande Arche (Arku Handia) eta CNIT (Centre des nouvelles industries et technologies) dira. Grande Arche bulego-eraikinak Garaipen Arkuaren jarraipena-edo da, ardatzean kokatua eta erdian hutsune handia uzten duena, ardatzeko ikuspegia jarraituz.

Hala ere, eraikin ikusgarrienak etxe orratzak dira, auzoaren garapenaren arabera lau arotan banatuak. Hauek dira aipagarrienak: Tour Initiale eta Tour Europe lehen belaunaldikoak,Tour GAN eta Tour Areva bigarrenekoak, Tour Total hirugarrenekoak eta Tour Generali etq Tour Phare laugarrenekoak.

Dorre nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taulako dorre edo etxe orratz batzuk ez daude EPAD erakundeak kudeatutako eremuan, baina hurbil daudenez, auzoaren partetzat hartzen dira. Granite dorrea da horietako bat, Seine-Arche proiektukoa..

Lekua Izena Data Garaiera Solairuak Egoera
1 Hermitage Plaza Tour A 2016 323 m 93 proiektua
2 Hermitage Plaza Tour B 2016 323 m 91 proiektua
3 Tour Phare 2015 287 m 68 proiektua
4 Tour Generali 2014 265 m 50 proiektua
5 Tour First (ex Tour AXA) 1974 / 2011 [5] 231 m 50 Eraikia
6 Tour Air2 2014 220 m 42 proiektua
7 Tour Majunga 2013 195 m 45 proiektua
8 Tour Total (Coupole) 1985 187 m 48 Eraikia
9 Tour GDF Suez (T1) 2008 185 m 37 Eraikia
10 Tour Areva (CB1) 1974 184 m 44 Eraikia
11 Tour Granite 2008 184 m 37 Eraikia
12 Tour D2 2013 180 m 37 proiektua
13 Tour CB21 (ex Tour Gan) 1974 / 2010 179 m 42 Eraikia
14 Tours Société générale 1995 167 m (x2) 37 Eraikia
15 Tour Carpe Diem 2012 166 m 32

eraikitzen

16 Tour EDF (PB6) 2001 165 m 40 Eraikia
17 Tour Cœur Défense 2001 161 m 40 Eraikia
18 Tour Adria / Technip 2002 155 m 40 Eraikia
19 Tour Égée / Ernst & Young 1999 155 m 40 Eraikia
20 Tour Ariane (PB13) 1975 152 m 36 Eraikia
21 Tour Dexia (CBX) 2005 143 m 34 Eraikia
22 Tour AVA 2013 142 m 34 proiektua
23 Tour Descartes (CB50) 1988 140 m 40 Eraikia
24 Tour Défense 2000 (PH3) 1974 136 m 46 Eraikia
25 Tour Les Poissons 1970 128 m 42 Eraikia
26 Tour Michelet (ex Total - PB17) 1985 127 m 34 Eraikia
27 Tour France 1973 126 m 41 Eraikia
28 Tour Europlaza (CB12) 1972 122 m 31 Eraikia
29 Tour Franklin (PB3/PB4) 1972 120 m 33 Eraikia
30 Tour Séquoia 1989 119 m 33 Eraikia
31 Tour Winterthur (PB2) 1973 119 m 33 Eraikia
32 Tour Logica (CB16) 1971 117 m 32 Eraikia
33 Tour Neptune (CB33) 1975 113 m 28 Eraikia
34 Tour Aurore (CB17) 1970 110 m 29 Eraikia
35 Tour Manhattan (CB18) 1975 110 m 32 Eraikia
36 Tour Ève (PH21) 1975 109 m 37 Eraikia
37 Tour Initiale (PB31) 1967 109 m 34 Eraikia
38 Tour Gambetta (CH2) 1975 106 m 37 Eraikia
39 Tour Cèdre 1998 103 m 23 Eraikia
40 Tour Athéna 1984 100 m 22 Eraikia
41 Tour Opus 12 (PB12) 1973 100 m 25 Eraikia
42 Tour AIG (CB15) 1967 99 m 27 Eraikia
43 Tour Europe (CB14) 1964 99 m 28 Eraikia
44 Tour GAN Eurocourtage 1996 97 m 25 Eraikia
45 Tour Atlantique (PB11) 1970 95 m 27 Eraikia
46 Tour Pascal (PB111/PB112) 1983 95 m 27 Eraikia
47 Tour Pacific 1992 90 m 25 Eraikia
48 Hôtel Radisson de la Défense 2012 82.7 m 23 proiektua
49 Tour Voltaire (PB 113) 1988 82 m 23 Eraikia
50 Tour Exaltis 2006 72 m 16 Eraikia

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. CCIP, Paris-La Défense, moteur d'attractivité internationale pour l'Île-de-France, 12. or.
  2. Plan du site de la Défense
  3. a b (Frantsesez)   Quelques chiffres utiles afin de comprendre la Défense (via La Défense Seine-Arche), 2009-09-19, Quelques chiffres utiles afin de comprendre la Défense (via La Défense Seine-Arche), http://www.ladefense-seine-arche.fr/les-lieux/la-defense/la-defense.html .
  4. Parisko Industria eta Merkatari Ganberaren (CCIP) arabera, Paris mendebalde honakoek eratzen dute, La Défense auzoaz gain: Parisko 1, 2, 8, 9, 16 et 17. barrutiak eta Hauts-de-Seine departamenduko zenbait udalerri (Puteaux, Courbevoie, Nanterre, Colombes, La Garenne-Colombes, Levallois, Neuilly, Suresnes, Rueil-Malmaison) (Frantsesez) CCIP
  5. http://www.seine-arche.fr/images/images_epasa/actus/progmipim09.pdf

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
La Défense

Koordenatuak: 48°53′30.27″N 2°14′27.00″E / 48.8917417°N 2.2408333°E / 48.8917417; 2.2408333