La Défense Arkua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
La Défense Arkua
280px
La Défense Arkua ikuspegi orokorra iluntze aldera.
Udalerria La Défense, Puteaux
Herrialdea  Frantzia
Koordenatuak 48°53′35″N 2°14′15″E / 48.89306°N 2.23750°E / 48.89306; 2.23750Koordenatuak: 48°53′35″N 2°14′15″E / 48.89306°N 2.23750°E / 48.89306; 2.23750
Garaia 1989
La Défense Arkua non dagoen adierazten duen Paris-ko/-go/-eko mapa
La Défense Arkua
http://www.grandearche.com/

La Défense Arkua (frantsesez Arche de la Défense edota Grande Arche de la Fraternité) Frantziako Paris hiriburutik hurbil dagoen Puteaux udalerrian kokatzen den monumentu bat da, hain zuzen ere, La Défense barrutian kokatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otto von Spreckelsen daniar arkitektoak diseinatu zuen, 1989ko uztailean inauguratua izan zelarik.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grande Arche arkuko kubo hutsak 35 solairu ditu. Ia perfektua den hiperkubo bat da, zabaleraz 108 metro, garaieraz 110 metro eta sakoneraz 112 metro ditu. Bere 300.000 tonak bi zutabeen gainean ezarrita doaz. Zutabe eta megaegituraren artean dardarak eta dimentsio aldaketak absorbitzen dituzten neoprenozko bi plaka kokatzen dira. Hormigoi aurretentsatutako hagek 70 metroko luzera dute eta hektarea bateko teilatua jasaten dute. 110 metroko garaieran milimetrotako zehaztasunez ezarriak izan ziren.

Kanpoaldeko aurpegiak 5 milimetrotako lodiera duten beirazko 2.800 panel ilunez estalirik doaz, deformoazio optikoak eta haize bolada indartsuak sahiezteko asmoz jarriak daude. Barnealdeko aurpegiak Carrarako marmol zuriz eta granito grisez estalirik doaz.

Arkua barnealdetik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinaren zatirik garaienak hitzaldi areto bat, informatika museo bat eta La Défense barrutia eta Paris hiriko mendebaldea ikus daitezkeen behatoki bat du.

Instalakuntzak jendeari irekiak daude eta hauetara arkuaren zati hutsean topa daitezkeen beirazko igogailuz bertaratu daiteke.

Bi hormek gobernuaren bulegoak dauzkate.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: La Défense Arkua Aldatu lotura Wikidatan