Parisko Garaipen Arkua
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
Parisko Garaipen Arkua gauez. |
||||
| Herria | Paris | |||
| Herrialdea | ||||
| Koordenatuak | 48°52′25.5″N 02°17′42.1″E / 48.87375°N 2.295028°EKoordenatuak: 48°52′25.5″N 02°17′42.1″E / 48.87375°N 2.295028°E | |||
| Garaia | 1806 | |||
| Helbidea | 8., 16. eta 17. barrutien elkargunea. | |||
Garaipen Arkua (frantsesez Arc de Triomphe) Parisko 8., 16. eta 17. barrutien elkargunean dagoen monumentua da. Eliseo Zelaien hiribidearen amaieran dago, Concorde plazatik 2,2 kilometrora, Charles de Gaulle plazan, antzinako place de l'Etoile delakoan ("Izarraren plaza").
Ziur aski, munduko garaipen arku ezagunena da.
50 metro garai eta 45 metro zabal da.
Ezaugarriak [aldatu]
Bere lau zutabeetako bakoitzean estatua bana du:
- Garaipena (Le Triomphe) 1810ekoa
- Erresistentzia (La Résistance)
- Bakea (La Paix)
- Marseillesa (La Marseillaise)
Atearen kanpoaldeko aurpegietan, iraultzaile handien izenak eta Napoleonen garaipen militarrak zizelkatuak daude. Monumentuaren barne hormetan, Frantziar Inperioko 558 jeneralen izenak izkiribatuak daude. Borrokan hil zirenenak azpimarratuak daude.
Atearen barnean, bere historia eta eraikuntza azaltzen duen museo bat dago. Posible da estalkira igotzea, nondik Parisko toki turistiko eta ospetsuenetako batzuen ikuspegiaz goza daitekeen.
Garaipenaren atea, karga historiko handia duten monumentu nazionalen zati da. Bere oinean, Soldadu Ezezagunaren Hilobia dago, Lehen Mundu Gerrakoa, bertan, inskripzio bat dagoelarik: ICI REPOSE UN SOLDAT FRANÇAIS MORT POUR LA PATRIE 1914-1918 ("Hemen datza aberriagatik hildako frantziar soldadu bat 1914-1918"), eta uneoro piztuta dagoen garra, antzinako gudarien edo gerren biktimen elkarteek egunero bizitzen dutena arratsaldeko sei eta erdietan, euren oroitzapena gogoratuz, urtero azaroak 11n bizitzen dena, Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion 1918an Frantzia eta Alemaniaren arteko armistizioaren urteurrena dena.
Historia [aldatu]
Napoleon Bonapartek garaipen arku hau eraikitzea erabaki zuen 1805eko Austerlitzeko guduan garaipena lortu eta bere soldaduei honako hau promes eginez: "Etxera, garaipen arkupean itzuliko zarete". Chalgrinek diseinatu zuen, erromatar arkitekturan oinarrituta.
Napoleonek iritziz aldatu zuen azken unean, izarraren plazan monumentu bat eraikitzerako garaian, hasiera batean, eraiki behar zen monumentua, 50 metro baino gehiagoko elefante bat baitzen, tronpatik ura botatzen zuena. Eraikin hau, gaur egungo Austerlitzeko guduko frantziar garaipena ospatzen duen garaipen arkua baino askoz txundigarriagoa izango zen.
-
1792ko hastapena
La Marsellesa -
1810eko garaipena
-
1814ko erresistentzia
-
1815eko bakea
Kanpo loturak [aldatu]
- (Frantsesez) Arc de Triomphe