Parisko 2. barrutia
|
Parisko 2. barrutia |
|
|---|---|
| Azalera | 0,99 km² |
| Garaiera | 3–46 m |
| Biztanleria | 21.745 (2010) |
| Dentsitatea | 21.964 bizt / km² |
| Posta kodea | 75002 |
Parisko 2. barrutia (frantsesez 2e arrondissement de Paris) Paris banatuta dagoen hogei barrutietako bat da. Sena ibaiaren eskuinaldean dago. Arrondissement de la Bourse izena ere badu, izen hau askorik erabiltzen ez den arren.
Hegoaldean 1. barrutia du, mendebaldean 9.a, iparraldean 9.a eta 10.a eta ekialdean 3.a.
Historia [aldatu]
Hiri bilbea XV. eta XVI. mendeetan sortu zen, Paris ipar-mendebalderantz hedatu zenean. Hala ere, lehen biztanleak XIV. mendekoak dira. Karlos V.aren harresiak (1371 - 1380) Aboukir kaleraino hedatzen ziren. XVI. mendean, hiria Luis XIII.aren harresietaraino (1617 - 1643) hedatu zen, egungo Grands Boulevards.
Egungo mugak 1860koak dira, Paris 20 barrutitan banatu zuen 1859ko ekainaren 16ko legeari jarraikiz ezarriak.
Demografia [aldatu]
| Urtea (errolda nazionala) |
Biztanleria | Dentsitatea (bizt/km²) |
|---|---|---|
| 1861 | 81.609 | 82.267 |
| 1872 | 73.578 | 74.321 |
| 1936 | 41.780 | 42.202 |
| 1954 | 43.857 | 44.300 |
| 1962 | 40.864 | 41.194 |
| 1968 | 35.357 | 35.642 |
| 1975 | 26.328 | 26.540 |
| 1982 | 21.203 | 21.374 |
| 1990 | 20.738 | 20.905 |
| 1999 | 19.585 | 19.743 |
| 2006 | 21.259 | 21.474 |
| 2009 | 21.417 | 21.633 |