La Vieille itsasargia
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
La Vieille itsasargia 2004an. |
||||
| Herria | Plogoff, Finistère | |||
| Herrialdea | ||||
| Lurraldea | ||||
| Koordenatuak | 48°02′26″N 4°45′23″W / 48.04056°N 4.75639°WKoordenatuak: 48°02′26″N 4°45′23″W / 48.04056°N 4.75639°W | |||
| Garaia | 1882-1887 | |||
| Helbidea | Raz de Sein | |||
La Vieille itsasargia (bretainieraz Tour-tan ar Wrac'h Vras eta frantsesez Phare de la Vieille) Bretainiako Plogoff udalerrian kokatzen den itsasargi bat da. Hain zuzen ere, Raz de Sein itsasartean kokatzen da, Raz lurmuturraren aurrealdean. Berez harkaitz txiki baten gaineran eraikia dago.
1882-1887 bitartean eraiki zen. 1925-1926 bitartean itsasargi hau ezbehar larri baten lekuko izan zen: itsas enbata bortitz baten ondorioz itsasargia olatu izugarrien menpe jarri eta bertan zeuden bi gizon isolaturik gelditu ziren, bienbitartean itsasargia argirik gabe gelditu zenez La Surprise itsasontziak hondoa jo eta bere eskifai guztia hil zen, halere Plogoff udalerriko itsasontzi bat nola edo hala itsasargira inguratu eta bertako bi gizonak kable baten bidez erreskatatzea lortu zuen.