Ladislao I.a Hungariakoa
Wikipedia(e)tik
Bere buru-hezurra duen erlikia-ontzia
San Ladislao I.a Hungariakoa edo San Ladislao (hungarieraz: I. Szent László; latinez: Sanctus Ladislaus I); eslovakieraz: Svätý Ladislav I; polonieraz: Święty Władysław I) (Polonia, 1046ko ekainaren 27a - Nitra, 1095eko ekainaren 29a) Hungariako erregea izan zen 1077-1095. urteetan. Geza I.aren anaia eta ondorengoa izan zen; Transilvaniaraino eraman zituen Hungariako mugak eta Kroazia eta Eslavoniako lurrak hartu zituen. Kristautasunaren aitzindari izan zen lurralde haietan eta 1091n Zagrebeko apezpikutegia antolatu zuen. Lehen Kristau Gurutzada antolatzen ari zenean hil zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.