Landare haragijale
Landare mota hauek beraien elikapen beharrak animaliak eta protozooak jaten lortzen dituzte, batik bat zomorroak eta antropoideak. Landare hauek, gehienetan lurra pobrea den tokietan, lur paduratsuetan eta lur harritsuetan hazten dira. 1875. Urtean, Charles Darwin-ek landare hauei buruzko lehen tratatua idatzi zuen.
Mota honetako landareen artean 625 espezie mota daude. Hauek, bakteriak eta entzimak hurrupatzen dituzte gero beraien elikagarriak ateratzeko. Bestetik, 300 espezie protoharagijale daude.
Eduki-taula |
[aldatu] Landare haragijale motak
Landare haragijale mota asko daude naturan beraien mekanismoari erreparatuz gero. Esate baterako:
[aldatu] Pintzak
Venus atrapamoscas eta Aldrovanda vesiculosa landereen mekanismo garrantzitsuenetako bat dira. Aipatutako bi landare hauek pintzak dituzten bakarrak dira. Landareek, animali edo zomorroa lorezti gozo baten bidez jaten dute beraien hostoetan jazartzen direnean.
[aldatu] Hile itsaskorrak
Mekanismo mota hau Drosera, Byblis eta Drosophylium landareek erabiltzen dute. Drosera landarea hosto borobil batzuk ditu eta hauek ezti usaina dute. Honi esker, intsektu bat hostoan pausatzen denean hari itsatsita geratzen omen da. Ostean, landare honen erroak barrurantz tolesten dira eta horrela intsektua jaten du. Azken prozesu hau egiteko minutu bat eta hainbat ordu bitartean iraun dezake. Azkenik, erroak berriz ere ireki arte 7 edo 14 egun pasa behar dira.
[aldatu] Tronpetak
Mekanismo mota hau bakar-bakarrik Serracenia, Darlingtonia, Heliamphora landareek erabiltzen dute. Aipatutako landare hauek talamo bat dute beraien barnean eta honi esker, intsektuak horra eroriz gero ezin dute kanpora irten iruntzizko ile batzuk direla eta. Azkenik, intsektuek ezin dute kanpora irten eta landarearen barnean itota hiltzen dira.
[aldatu] Tapadun atabakak
Hau Nepenthes eta Cephalotus landareek daukate beraien mekanismoaren barnean. Loreztia bilatzen, ehizakiak hormetatik labaintzen dira eta ondoren landarearen hondora erortzen dira. Hara erortzean ezin direnez kanpora atera hor barruan itota hiltzen dira.
[aldatu] Laborantza
Landare haragijale gehienek euriaren ura behar dute hazteko. Aldiz, ur korrontea erabiliz gero landare mota hauek hilko lirateke, azido sulfurikoaren beharra dutelako. Landare hauek urtegiak dauden lekuetan bizi dira eta gehienek ezin dute lehortasun lekuetan bizi edo hazi. Beraz, udan landareen loreontziaren azpian urez betetako plater bat jarri behar da.
Basoetan edo etxeetan bizi ez diren landare haragijaleek intsektu asko jaten omen dute eta ondorioz ez dute horien beharra. Hala ere, landare horietako askok beste pertsona batengan elikatu behar dira beraien dieta betetzeko.
Landare mota hauetako batzuk urte osoan zehar lorategi kanpoan bizi al dira. Hain zuzen ere, Sarracenia motatakoak 0 °C azpiko tenperaturak jasan ditzakete eta hauek Estatu Batuetako ekialdean bizi omen dira. Aitzitik, Nepenthes motatako landare haragijaleek ezin dute tenperatura baxu hauek jasan. Hain zuzen ere, hauek 20 °C eta 30 °C-tan egotera ohituta daude.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz)Club Internacional de Plantas Carnívoras
- (Gaztelaniaz)[1]