Lankide:Txikillana/Gela iluna (sexualitatea)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ez nahasi argazkigintzan erabilitako gela ilunarekin.

Gela iluna zenbait toki publikotan (diskotekak, tabernak edo gay saunak...) izaten den gunea da, argiztapen oso baxukoa edo erabat iluna.[1] Helburua bezeroak anonimoki jende ezezagunarekin harreman sexualak izatea da.

Leku hauen onarpen ofizialik ez bada ere, bere izatea de facto onartzen da osasun ofizialean,[2] testu lexikografikoetan,[3] literaturan, [4] edo kazetaritzan.[5]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendean, Londresen baziren molly house izenekoak (homosexualen elkartze guneak), sexu harremanetarako apropos prestatutako gelekin.[6]

Lehen gela ilun modernoak (darkroom, playroom edo backroom, ingelesez) Estatu Batuetan agertu ziren 1960ko hamarkadan, batez ere gay tabernetan; iraultza sexualaren adierazpenetako bat izan zen. [7]

Aditu batzuentzat, areto ilunek aintzinateko orgiak nolabait berreskuratzen dute, non sexua plano intimotik kolektibora igarotzen zen. HIESaren agerpenaren eraginez praktika honek atzerakada handia izan zuen,[8] guztiz desagertu barik.[9] Halere, gela ilunen beharra ere gutxitu da, teknologia berriek sexu-harremanak bilatzeko aukera berriak eskaini dituen neurrian.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sexua arropak jantzita praktikatu ohi zen, tipikoki sexu-gaixotasunen kontra inolako babesik erabili gabe.[1] Halere, askotan preserbatiboak, lubrikatzaileak edo beste materiala jartzen zen erabiltzaileen esku.

Gela ilunak sinpleak izan daitezke (gela txiki ilundua, bi-hiru pertsonarendako lekuarekin) edo klubaren zati handi bat har dezakete, instalakuntza bereziekin (labirintoak, glory holeak, txoko pribatuak, espetxe-itxurako ziegak, solairu desberdinak...).

Gela ilun famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bartzelonako Martin's diskotekako gela iluna famatua izan zen, "sexu esperimentaziorako laborategi bikaina" gisa deskribatzen zutena.[10]

Madrilen, Strong tabernaren gela iluna Europako handienetakoa izan zen.[11]

Gela ilunak kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Walk on the wild side kantuan (Lou Reed, 1972), Candy Darling trans aktoreari erreferentzia egiten zaio, "In the backroom she was everybody's darling" esaldiarekin (gela ilunean, denen maitalea zen).

Isaac Rosaren La habitación oscura eleberriak (2013) gela ilun bati buruzkoa da, non lagun gazte talde batek beren burua desinhibitzen duten, elkarren artean sexu harremanak izanez. [12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) «35 DOs and DON'Ts of a Gay Leather Bar» www.advocate.com 2017-11-09 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  2. "Espacio o habitación, generalmente situado en el interior de locales de encuentro homosexual como bares o discotecas, donde se practica sexo de forma anónima. Suelen estar poco iluminados y desprovistos de elementos decorativos o accesorios, exceptuando aquellos situados en locales donde se practica el sexo duro (bares «Eláter» o s/m) en los que puede aparecer elementos favorecedores para ciertas prácticas (slings, bancos, bañeras...). El acceso al cuarto oscuro no suele estar indicado, pero un marco de puerta sin iluminar o una tela o cortina pueden ser indicativos de su localización." (Prevención del VIH/SIDA y otras infecciones de transmisión sexual en personas que ejercen la prostitución, Ministerio de Sanidad y Consumo, 2003, p. 101)
  3. RUIZ, Ciriaco: Diccionario ejemplificado de argot. Barcelona: Ediciones Península-Cilus, Diccionarios Universidad de Salamanca, 2001.
  4. Lo convencieron para que los llevara al centro de la ciudad a recorrer el circuito de los bares. Acabaron en uno de "ambiente", de maricas, vamos. [...] Un maligno presentimiento la empujó al cuarto oscuro y, prendiendo de vez en cuando el encendedor, lo llamó repetidas veces en voz baja. ROSSETTI, Ana: Alevosías. Barcelona: Tusquets, 1991.
  5. El diari Málaga-Costa del Sol, per exemple, defineix així el terme: en el cuarto oscuro (zona reservada a los contactos íntimos) quedaban dos clientes del bar. Diari Málaga-Costa del Sol, 22 de gener de 2004.
  6. Warren Johansson: «Molly Houses»), en: Wayne R. Dynes (Hrsg.): The Encyclopedia of Homosexuality (Garland Reference Library of Social Science), Taylor & Francis, März 1990, ISBN 0-8240-6544-1, S. 827
  7. Guasch-Vélez-Pelligrin (2008) p. 226
  8. (Ingelesez) «The Slutty Resurgence of New York's Underground Gay Sex Parties» Jezebel (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  9. (Ingelesez) «24 Public Places Where Gay Men Cruised» www.advocate.com 2016-06-07 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  10. Vélez-Pelligrini, Laurentino.. (D.L. 2008). Minorías sexuales y sociología de la diferencia : gays, lesbianas y transexuales ante el debate identitario. Montesinos Editor ISBN 978-84-96831-76-6. PMC 1025464949. (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  11. (Gaztelaniaz) «Todo lo que querías saber de un cuarto...» El Cuarto Oscuro 2016-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-04-12).
  12. Ferrer, Jesús: «Isaac Rosa, en la caverna», La Razón, 3 d'octubre de 2013.

[[Kategoria:Sexu jargoia]] [[Kategoria:Sexu ekintzak]] [[Kategoria:Giza sexualitatea]] [[Kategoria:Taldekako sexu harremanak]]