Lankide eztabaida:TXiKi/2006ko ekaina

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo TXiKi. Urteurrenak antolatu nahian, Wikipedia orri berriak sortu ditut, ingelesezkoaren antzera. Adibidez maiatzekoa. Ingelesezkoena bezala, Azaletik zuzenean bertara sartzeko Artxiboa>> lotura sortu dut, eta bi txantiloietan sartu. Baina uste dut errezagoa eta praktikoagoa izango litzatekeela Azala-ren kodean sartzea. Nik hori ezin dut egin. Zer iruditzen?

Gehitu hau:

<br>
<div align="right"><small>[[Wikipedia:Urteurrenak/{{CURRENTMONTHNAME}}|Artxiboa>>]]</small></div>

Honen azpian:

<h3>Urteurrenak</h3> 
'''{{CURRENTYEAR}}ko [[{{CURRENTMONTHNAME}}ren {{CURRENTDAY}}]]a:'''<br>
{{{{CURRENTMONTHNAME}} {{CURRENTDAY}}}}

Hau baino lehen:

<h3>Wikipedia</h3>

Milesker. --josugoni (hemen idatzi) 08:41, 1 Ekaina 2006 (UTC)

Milesker, ederto geratu da! --josugoni (hemen idatzi) 09:13, 1 Ekaina 2006 (UTC)

A partir de ahora gl:User:TXiKiBoT tiene el estatus de bot en la Galipedia. Un cordial saludo. ----Prevert eu | gl 13:55, 3 Ekaina 2006 (UTC)

Erantzuna: Artikuluak ezabatzeko[aldatu iturburu kodea]

Mila esker abisatzeagatik ;) Aurrerantzean ezabatu ipiniko dut.

Ongi ibili!

Erakutsi/Ezkutatu[aldatu iturburu kodea]

Arrastion informatikari. Afganistan artikulua begiratzen nenbilela, ingelesekoan ikusi dut nola bukaerako txantiloi batzuetan, txantiloien goi-eskuinaldeko ertzean, Show/Hide (Erakutsi/Ezkutatu) jartzen duela. Pantailan ikusten denaren tamaina txikitzeko balioko du. Egin daiteke euskaraz?—Barrie 15:03, 4 Ekaina 2006 (UTC) (hemen erantzun)

Txantiloi:Espainia udalerri[aldatu iturburu kodea]

Egin duzun aldaketa dela eta, txantiloiarekin lotutako artikuluak ez dira ondo geratu. Errobota erabili beharko duzu artikulu guztietan aldaketak egiteko edo zegoen bezala utzi . Egia esan, Madril artikulua adibide gisa hartuta, ikusten da akatsak sortzen direla bokalekin amaitzen ez diren izenekin.—Barrie 16:15, 4 Ekaina 2006 (UTC) (hemen erantzun zenezake)

Konstelazioen txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Baina konstelazioen izenak mitologiatik datoz, gehienak jainkoak edo jainkoen seme-alabak dira, begira ezazu bestela Fornax:

Fornax, in Roman mythology, was the goddess of bread and baking, although this has nothing to do with the constellation (fornax is just the Roman word for furnace), as the constellation was created in 1763. Fornax ogia eta egosketaren jainkosa da mitologia erromatarrean.

Horrexegatik, nik uste dut (konstelazioa) mantendu behar dela eta bereizketa orriak sortzea.

Agur ;)

Is that bot yours: http://pt.wikipedia.org/wiki/Especial:Contributions/TXiKi  ? Lijealso 22:12, 4 Ekaina 2006 (UTC)

If yes, first tou have to fill the form: http://pt.wikipedia.org/wiki/Wikipedia:Rob%C3%B4s/Pedidos_de_aprova%C3%A7%C3%A3o

Lijealso 22:12, 4 Ekaina 2006 (UTC)

Epa TXiKi! Arrazoia duzuen, ipini ditudan kodeak ez dira ISO 3166, nik ez dudalako inon ere ISO 3166 denik esan. Bestela zein izango litzateke Lapurdiren ISO 3166? Ez du, ze Lapurdi ez da ofiziala. Horregatik ez da existitzen? Kodea ipini dudanean, euskal lurraldeak desberdintzeko izan da. Horrela Arrasate (GI) edo Berogaine-Lahüntze, ZU idatzi dezakegu. Azken batean, Wikipedian erabiltzeko kodea litzateke... --josugoni (hemen idatzi) 19:09, 5 Ekaina 2006 (UTC)

Jaiak/Santuak[aldatu iturburu kodea]

Epa berriz. Milesker Euskaltzaindiaren santu izenen orriagatik. Kontua da, ez bakarrik santuak, baizik eta eguneko izenak jarri nahiko nituzkeela. Sarri santuarena izaten da, baina euskal izen mordo batek santurik ez dute, eta badakit Seaskako egutegiak egun bakoitzerako izen bat duela. Horrela, eguneko santu, izen eta jaia (bizpairu garrantzitsuenak ?) jarri nahi nituzke. Ba al dakizu non aurkitu dezakedan Seaskaren egutegi hori? (internet bidez). Gainera, poliki-poliki egin beharreko lana litzateke... (366 egun...) Ondo izan. PS: kendu dut, kodearen erreferentzia. EZ nago zuekin guztiz ados, baian ulertzen dut ez dela taulan ipintzeko datua. --josugoni (hemen idatzi) 20:20, 5 Ekaina 2006 (UTC)

Kabrik eskatu bezala, bozketa bat sortu berri dut hemen. Zure iritzia espero dut! --josugoni (hemen idatzi) 16:09, 6 Ekaina 2006 (UTC)

Flag para el bot[aldatu iturburu kodea]

Hola TXiKi, como habrás visto a veces doy el coñazo con Yrbot y cuando lo corro lo hago a la noche para que no estorbe mucho, pero prefiero que corra sin flag, ¿Dónde puedo solicitar el flag para que no aparezcan los cambios en recentchanges?. Un saludo Yrithinnd (mensajes en es:) 08:45, 6 Ekaina 2006 (UTC) Disculpa por no preguntartelo en euskera, pero es que me cuesta demasiado :(

Gracias, ahora me apunto, en w:es se usan votaciones para asignar el flag pero si quieres un consejo para una wiki pequeña, yo mantendría la petición 1 semana, en la que comprobar si el usuario es "de fiar" y si no hay quejas de nadie, se le asigna el flag. Ahh, si necesitas cualquier clase de ayuda con el bot, puedes preguntarme tb, un saludo Yrithinnd (mensajes en es:) 09:06, 6 Ekaina 2006 (UTC)

También uso el pywikipedia, para trabajar con un namespace distinto al Principal, simplemente pones -start:Categoría:! o lo que corresponda. Y sobre un lugar donde bajar los scripts de otros, creo que no existe ninguno, de todos modos son muy sencillos de hacer, si quieres te puedo pasar algún ejemplo para que "empieces", o hacerte uno que te interese y así ya tienes la idea para los siguientes. Yrithinnd (mensajes en es:) 09:31, 6 Ekaina 2006 (UTC)

Common.css eta gauza pare bat[aldatu iturburu kodea]

Iepa TXiKi. Ingelesezko wikipedian ikusi dut taula askotan class delakoak erabiltzen dituztela. Uste dudanez, hoiek en:MediaWiki:Common.css-en definituak daude, baina hemen ez daukagu, eta hango taulak erabiltzean classak eskuz aldatu behar dira. Egin al daiteke MediaWiki:Common.css, edo ba al dago asmorik egiteko? Beste gauzatxo bat, beste wikipedietan, irudien orrian Commonsera lotura bat dago (irudia Commonsen baldin badago behintzak), hango orrira zuzentzen duena. Lotura edukitzea ondo dago, Commonsera joan eta antzeko irudiak ikus eta bila ditzakezulako. Posible al da egitea? Azkenik, azala aldatzeko asmorik? Ondo ibili! ;) Keta ?! 09:02, 6 Ekaina 2006 (UTC)

Egia esateko, txantiloiak sortzearen arrazoia wikipedian trebatzen hastea da, besterik ez. Informatikan oso txarra naiz eta ordenagailuan ez naiz sentitzen hain eroso eta pentsatu dut txantiloi bat eukitzeak, lan errepikakorrak azkartzeaz gain, etorkizuneko nahigabeko errakuntzaren bat konpontzeko errazte bat izango dela. Horretaz gain, pentsatu dut norbaitek bere orrian nik daukadan informazioren bat kopiatu nahi izango balu (nik egin nuen bezala) errezago eukiko lukeela kopiatze bera egitea edo aldaketaren bat egiteko txantiloia topatzea. Dena den, aitortu behar dut ez dakidala zein den wikipediaren iritzia gehiegizko txantiloiak egotearekiko. Azkenik, esan behar dut nire esperientzia faltak zeozertan kaltetzen badio wikipediari konpondu behar dela; eta horretarako artikuluren bat ezabatu behar bada ezabatuko dugu. --Pello 17:07, 6 Ekaina 2006 (UTC) Lankide_eztabaida:Pello

Artikuluetako «-a»[aldatu iturburu kodea]

Zenbait artikulutako amaierako «-a» (artikulua) kendu duzula ikusi dut. Jakin nahiko nuke wikipediaren erabaki bat den, ez zaidalako egokia iruditzen. Ohmen lege ondo legoke Ohmek zenbait lege postulatu izan balitu, baina kasua da lege horri bere lege bakarra izango balitz bezala Ohmen legea esaten zaiola. Millikanen esperimentuarekin berdina pentsatzen dut. --Pello 21:49, 10 Ekaina 2006 (UTC)

Ni ere Pellorekin ados nago, politika hori okerra da, a gabe izen askok ez dute zentzurik gure hizkuntzan. Keta ?! 08:51, 11 Ekaina 2006 (UTC)

Kaixo TXiKi. Ez nago ados horrekin, letra larria behar ez duten izen propio asko baitaude. Beno, egia esan ez dakit izen propio bezala har daitezkeen, baina arekin joan beharko lukete. Behin euskaltzaindiari galdetu nion honi buruz, eta beraien esanetan a beharrezkoa da. Hona hemen galdera eta erantzuna:

(...)Euskaraz izenak a-rekin bukatzen dira, baina ohikoa da wikipedian artikuluen izenburuak a gabe idaztea, hau da, gorri, presio edo termodinamikaren lege idaztea. Lehenengoak izen arruntak dira eta, noski, horrela idatziak izan behar dira (oin, mendi, haritz, etab.). Baina wikipedia entziklopedia bat izaki, beste erako izenak ere agertu behar dira. Adibidez, Barajasko aireportua, Everest mendia edo Carnoten zikloa. Hauek ere a gabe idazten ditugu, baina hori ez al da desegokia?(...)
Nire ustez, Everest, Barajas, Carnoten zikloa eta abar da hiztegiko sarrera horien idazkera zuzena.

Erantzuna ez da oso zabala, baina argi dago artikulua ere idatzi behar dela. Sarrera askok ez daukate zentzurik arik gabe, adibidez Keplerren lege edo Barajasko aireportu (gogoratzen ditudanak aipatzen ditut beti jeje). Izen horiek ez dira zuzenak nire ustez, Keplerren legeak eta Barajasko aireportua izan beharko lirateke. Diozunaren arabera, agian Keplerren Legeak eta Barajasko Aireportua bezala izendatu beharko lirateke, baina letra larria erabiltzea ez da komeni nire ustez. Noski, izen batzuk ez dute artikulua behar, zuhaitz adibidez. Agian arazoa a noiz jarri eta noiz ez izango litzateke, baina egia esan ez dut uste horrek arazo gehiegi ekarriko lukeenik, nahiko argi dago noiz eraman beharko luketen. Agian zenbait sarrera apur bat zalantzatsuak izan daitezke, baina bakoitzak jarri dezala hobeto iruditzen zaion moduan. Agian hau Txokoan eztabaidatzekoa izango litzateke? Nik behintzat aldatzeko gogoa daukat. Keta ?! 19:32, 11 Ekaina 2006 (UTC)

Kaixo berriz. Ba bai, bozketa egin dezakegu, baina eztabaida egotea komeniko litzateke. Egiten baduzu, nigatik primeran! :D Keta ?! 15:16, 12 Ekaina 2006 (UTC)
Bozkatu dut. Zorionak, primeran azaldu duzu dena! :D Keta ?! 17:28, 12 Ekaina 2006 (UTC)

Loturak azpimarratzea[aldatu iturburu kodea]

Eguerdion TXiKi. Abian jarri nuen bozketa bukatu da dagoeneko eta administratzailea zarenez, sistemako mezuan aldaketa egitea eskertuko nizuke. MediaWiki:Monobook.css aldatu, a { text-decoration: underline } jartzen duen lekuan a { text-decoration: none } jarriz. Horrela, lehen aldiz sartzen dena euskal wikipedian, loturak azpimarratuta ikusi beharko lituzke. Arazoren bat balego, adierazi, egingo dut ahalegin konpontzen eta.—Barrie 10:40, 11 Ekaina 2006 (UTC) (hemen erantzun zenezake)

Frantziako eskualde eta departamenduak[aldatu iturburu kodea]

Leheinik eta behin, milesker informazioagatik. "Arau" zaharra ezagutzen nuen nik, ez berritua. Baian, nahiz eta ni Euskaltzaindizalea izan oso, ez nator guztiz bat proposamen hauekin, ez direlako bat ere koherenteak. Zergatik da "Alpes Martimes" Itsas Alpeak eta "Charente Maritime" bere horretan geratzen? Diotenez, (frantses esukaldun) hiztunek horrela esaten dutelako. Baian hori frantses administrazioaren "frantsestasunean" datza, ez da euskararen kontua. Zergatik "Haute Corse" Korsika Garaia eta "Haut Rhin" bere hortan? Korsikakoak gure "lagunak" direlako? Nolatan esaten dute Rhone ibaia Rodano dela baina "Rhone Alpes" ez da Rodano Alpeak? Edo "Tarn eta Garona" bai baina "Lot et Garona", batean "eta" eta bestean "et"????? Egia esan, ez dakit zer erre zuten euskaltzainek araua egiten... Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 10:49, 11 Ekaina 2006 (UTC)

Harpidetu naiz... Ondo iruditzen zait gutuna bidaltzearena, baina ez dut uste gehiegi argituko digutenik... Eta, eztabaida jarraitzearren, ez zait irizpide sendoa iruditzen orain arte "Haut Rhin" agertu ez izana. Orain, Wikipedia proiektu ezin hobe honi esker, agertuko baita, eta euskaraz berezko eta naturalena "Rhin (edo Rin) Garaia" idaztea denez, horrelaxe joan beharko luke. Hala ere, aldaketa batzuk egin ditut dagoeneko, ad: "itsasosteko eskualdeak" kendu eta "itsasoz haraindiko eskualdeak" ipini dut (nik asmatu bainuen terminoa, ez bainuen inon aurkitu, ezta Euskaltzaindaren arauetan ere...) Aurrerantzean, zerbait gehiago baduzu niri esateko, lasai idatzi, eskertuko dizut-eta. Ondo izan. --josugoni (hemen idatzi) 11:24, 11 Ekaina 2006 (UTC)
Arrazoia duzu, nahiko erantzun kaxkarra da. Nire ustez, hobe da orain dagoen bezala uztea, irizpideak argiagoak baitira. Hala ere, zerbait aldatzekotan, adibidez Indre-eta-Loira departamendua Indre eta Loira marratxorik gabe idatziko nuke. Baina ez dut bat ere argi... Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 11:18, 17 Ekaina 2006 (UTC)

Ameriketako Estatu Batuak[aldatu iturburu kodea]

Gauon bai. Ikusia nuen euskaltzaindiaren arau hori nahi gabe bazen ere. Dena den, ez dut jarri Ameriketako Estatu Batuak hori dela eta. Beti entzun izan dut horrela (beti esan baitute horrela) eta hau da arrazoi bakarra. Gasteleraz ez da askotan erabiltzen (ingelesez nik dakidala inoiz ez) pluralean, baina euskaraz ezagunagoa da.

Ameriketara joan nintzan,
zentimorik gabe...

abestiak dion bezala. Edonolako arazorik sortzen badu edo sor badezake, nigatik, aldatzen dugu eta Amerikako Estatu Batuak idatzi baina ez dut uste txarto dagoenik. Ohiturak, badakizu... —Barrie 20:47, 11 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)

Ikusi dut Gertaeretan eginiko banaketa editatu duzula. Badakit ez dagoela eredu jakin bat ezarrita baina akaso orain hainbeste gertaera daudela, komeniko litzateke banaketa txiki bat egitea. —Etxeorratz 07:29, 12 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)

Orri berezietan loturak beste hizkuntzetara[aldatu iturburu kodea]

Egunon TXiKi. Aldaketa berriak orri berezian badaude beste hizkuntzetara daramaten interwikiak. Nik uste dut Bilatu orri berezian ere lotura hauek edukitzea gutxienekoa dela. Horrela, erraztasun gehiago daukagu artikuluak sortu, itzuli... egiterakoan. Gainontzeko orri berezietan ere lotura hauen laguntza ez legoke txarto. Hori bai, lan mekanikoa eta apur bat luzea da lotura hauek guztiak sortzea (beste hizkuntzetan ez baitituzte).

Pixkat bideratzeko esango dizut egin beharko litzatekeena (administratzaileok egiten ahalegintzen bazarete) hauxe dela: existitzen diren wikipedien zerrenda hartu ([[ab:]], [[af:]]...) eta orri bereziaren izena jarri (ad: [[ab:Special:Search]]). Izena hizkuntza guztietan berdina da (ingelesezkoa); beraz, alde horretatik ez dago arazorik. Uste dut merezi duela. A! eta azpimarraketen kontu hori ondo dabil.—Barrie 10:04, 12 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)

Egia da orri berezietan bertan ezin dela ezer idatzi, baina bertan azaltzen diren sistemako mezuetan bai. Bilatu orrian loturak jartzea nahi badituzu, MediaWiki:Searchresulttext mezuan txertatu zenitzake hizkuntzen arteko lotura hauek. Truko txiki bat, guztiz egokia izan ez arren.—Barrie 10:19, 12 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)

Kaixo. Ikusi dut zenbait lekutan orri hitza orrialde hitzagatik aldatu duzula. Badakit page edo página euskaraz orrialde dela, baian ez da egokiagoa euskaraz interneteko zera horretarako orri erabiltzea? Nire ustez bai, eta hainbat arrazoi ditut horretarako:
1 motxa eta argia da
2 orrialde orritik dator, euskarak ez baitzuen horretarako izenik
3 zergatik da page edo página ingl-fran-esp hizkuntzetan eta ez sheet, feuille edo hoja? Hiru hauek beste zerbait ere badirelako. Gurean berriz (batuan), orri bat orri bat da, ez da izara bat (sheet) edo hosto bat (feuille, hoja)
Niretzat argi dago. Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 19:21, 12 Ekaina 2006 (UTC)

Azaldu, ederto azaldu zara, baina ez nago bat ere ados. Hizkuntz beregain baten ikuspegitik, logikoagoa da "orri", berriz diot, motxa eta argia baita. Eta ez da gehiago behar. Ulertzen dut "berezko" definizio "logikoa" kontutan hartuta, orrialde dela egokiena, alde bakarra baitu. Baina hain da motxa eta argia bestea!... --josugoni (hemen idatzi) 21:01, 12 Ekaina 2006 (UTC)

Egunon. Beste wikipedi batzuek bezala, gurean ere tutorial bat egiten hastea guztatuko litzaidake. Nik gutxi dakidan arren, zerbaitetan lagundu ahal dudala uste baitut; horrela, ni ere gehiago ikasten joango nahiz. Ez dakit nola deitu (tutoriala, mintegia...) ez baitut ezagutzen euskaraz horretarako hitzik. Zein da egokiena zure ustez?—Barrie 10:25, 13 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)

  • Good morning TXiKi! I have seen your edits and hope you are still online. If you are using "Firefox" please click at "ChatZilla" and install the extension. Then you should click at #wikipedia-BiDi and join the IRC channel. I am most of the time there. Just type "Hi Gangleri" and I will be noticed about your presence. You can reach me also using "skype". See [1]. Best regards Gangleri · T · m: Th · T 06:29, 16 Ekaina 2006 (UTC)
Hi again! Please see the list of the latest updated user interfaces. The first step is about to solve some inconsistencies. These are 20 to 30 messages only. Best regards Gangleri · T · m: Th · T 15:19, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Copyright delakoak[aldatu iturburu kodea]

ba beno... ezabatzen badute beraiek ikusiko dute... ezabatzen badute, ba gure wikipediatik ere kenduko dugu. hala ere, ez ditut inoiz ulertu wiki batzuetan agertzeak eta Commons-en irudi berbera "ilegala" izatea. baina beno... Kabri, (erantzunak hemen) 14:09, 19 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloi:Hondartza laburpen[aldatu iturburu kodea]

Gauon TXiKi. Hondartzei buruzko informazioa biltzen duen taula, Pellok sortua eta nik moldatua berarekin hitzeginda, dela eta idazten nabilkizu. Arazo txiki bat dut eta ez dakit nola konpondu. Ikusi bestela Zarauzko hondartza artikulua. Momentuz, txantiloia daraman bakarra da baina ondo irtetzen bada beste batzuetan jarri ahal izango da. Ea zer diozun. Eskerrik asko.—Barrie 21:36, 20 Ekaina 2006 (UTC) (erantzunak hemen)

Epa. Harea mota baino, ez da hobea Hondar mota? Hala ere, lan polita :) --josugoni (hemen idatzi) 22:05, 20 Ekaina 2006 (UTC)

Eskerrik asko berriz ere. Zerbait gutxienez ulertu dizut. Momentuz; beraz, lotura gabe utziko dugu.—Barrie (erantzunak hemen) 22:08, 20 Ekaina 2006 (UTC)

Arratsalde on TXiKi. Euskaraz Simon Bolibar b letrakin idazten da, Bolibar abizena euskalduna delako, Bizkaiko herriaren izena baita (Bolu+ibar). Amerikako estatu bati Bolivar askatzailearen izenean Bolivia izena ipini zioten Bolibar-i ia gutxi-gorabehera itsatsiz. Horregatik, Euskara hizkuntza beregaina izango balitz, estatu honen izena Bolibia izango litzateke, eta ez Bolivia. Ez da Eslovakia edo Venezuela-ren kasu bera. Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 18:51, 21 Ekaina 2006 (UTC)

Egunon gaur ere. Txantiloien gainean hainbat eztabaida ditut. Orain arte, informazioa nolabait laburtzen duten txantiloien, hondartzarena bezalakoak, izenburuetan laburpen hitza idazi dut, hori egiten dutela iruditzen batzait, eta laburpen txantiloiak kategoria barruan kokatu ditut. Ikusi ditut, ordea, info hitzarekin deitzen direnak ere (Ad: Txantiloi:Info herri). Alde honetatik batasun bat egon beharko litzateke lana errazteko eta izenburua idazterakoan modu bat edo bestea aukeratu (edota beste aukera hobeago bat, baldin badago).

Gainera, udalerrien txantiloiak kategorian, nik uste, ongi egindako txantiloi bakar batekin nahikoa litzateke, estatu bakoitzari berea sortzen ibili gabe. Horrela ere, lana erraztea lortuko litzateke. Arazo berdina estatuei (probintzia...) dagozkien zirriborroko txantiloiekin. Baliteke nahikoa eta lar izatea ongi egindako txantiloi bakar batekin, {{zirriborro|italia}} bezalako zerbait idatzita edo.

Eta momentu honetan gogoratzen ez dudan beste zerbait ere banuen esateko baina beste batean izango da. Ea zer diozun.—Barrie (erantzunak hemen) 10:58, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Momentu honetan probak egiten ari naiz eta ezin dizut ezer zehatzik esan baina zirriborroarekin egin duzuna ongi dago. Arazo bakarra kategorian aurkitu dut (agian nahita egin duzu). Txantiloi:Informatika zirriborroan begiratu zein kategoria dituen. Jarraituko dugu hitz egiten.—Barrie (erantzunak hemen) 13:25, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Goikaldean eta behekaldean doazen txantiloien artean desberdintzeko, hasieran doazenak Kategoria:Hasierako txantiloiak eta amaierakoak Kategoria:Amaierako txantiloiak kategoriatan bana genitzake. Edo Kategoria:Infotaulak eta Kategoria:Laburpen txantiloiak baina lehen aukerak ez du dudarik sortzen eta oso sinplea da. Hori kategoriatan banatzerakoan. Jarri beharreko izenburua dela eta, Infotaula ez da aukera txarra. Nola idatzi beharko litzateke zure ustez, Txantiloi:Infotaula hondartza edo Txantiloi:Hondartza infotaula ? Ez du garrantzi asko baina hor ere bakoitza bere aldetik egiten hasten bagara... Azkenik, arazorik sortzen da {{Txantiloi:...}} idatzita txantiloia txertatu nahi denean?—Barrie (erantzunak hemen) 11:44, 23 Ekaina 2006 (UTC)

Eta lurraldekako zirriborro txantiloiak kategorian dauden lurraldeen irudia aldatzen badugu? Bandera bakarrik jarri beharrean, herria zehazten duena, gaia ere zehazten duen irudia jarri ahal dugu.
Taza
Taza
Tamaina, kolorea... guztiz aldatu daitezke. Ideia gutxienez ez da txarra eta berdin egin daiteke literatura, kirola eta beste atal batzuetan (denborarekin). Zirriborro oinarria txantiloian aldaketa batzuk eskatzen ditu honek eta ez dakit posiblea ote den edo ez.—Barrie (erantzunak hemen) 12:23, 23 Ekaina 2006 (UTC)

Ez dakit oso ondo zein den bandalismoaren aurrean eukitzen den jarrera. Ikusi dut batzutan bandalismoa gazteleraz egiten dela. Horrek esan nahi du wikipediaren formatoa ezagutzeaz gain gaztelerako lankidea izan daitekeela. Zenbakiaren bidez ezin izango genuke bandaloa bilatu gaztelerazko lankideen artean? Mezu bat utzi ahal izango genioke bere lankide orrian; lankidea izatekotan, noski. --Pello, bota 16:43, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloi:Info herri[aldatu iturburu kodea]

Kaixo TXiKi. Ez dakit zer egin Txantiloi:Info herri delakoarekin. Berez herri (sic) batzuetan bakarrik sartua dago, Arabako Erriberagoitia udalerria osatzen dute herrietan bakarrik. Baina datu asko falta dira eta taxntiloia ez du beste udalerrien txantiloien itxura beretsua. Gainera, beldur naiz, ez ote den nahastuko Info herri benetako Udalerri txantiloiekin. Ze Arabako udalerriak herriz osatuak egotea, berexi xamarra iruditzen zait niri, baina tira... Nire ustez, Txantiloia kendu, berritu edo izena aldatu eta, gero, bot batekin edo, "herrien" datuak aldatu. Zer diozu? --josugoni (hemen idatzi) 22:15, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Agian, errazena, herri horietako taula kentzea izango da. Ostazen duten udalerrian nahiko informazioa ere badago-eta.... --josugoni (hemen idatzi) 22:17, 22 Ekaina 2006 (UTC)

Kaixo. Milan izenera aldatu ditut, dagoeneko Milan artikulua bazegoelako (nik sortua, kar kar!) Nik 4 arrazoi ditut Milan ipintzeko eta ez Milano: 1 Euskaldunak hizkuntza gutxituen laguntxoak gara eta milaneraz Milan da (italiera "hizkuntza zapaltzailea"n Milano) 2 Gure inguruko erdara "zapaltzailetan" Milan da (eta hortaz, euskaldun "zapalduok" gehien erabilitakoa) 3 Hotsak ez dira arrotzak (Milan = Jan) baina bestean bai (Lazkano = Lazkao bezala, Milano = Milao) 4 Euskaltzaindiak ez duenez ezer erabaki (hori ematen du, gutxienez) nahi duguna (dudana) egin dezakegu, arrazoizkoa eta arrazoitua bada. Horra hor nire erabakiaren arrazoiak. Baina egia esan, exotoponimo honek ez dit loa ostuko... Ondo izan eta eutsi wikigoiari!. --[[Lankide:Josugoni|

Kaixo berriz! Genova-ko artikulua egiteko asmoarekin nebilen. Zer ipini behrko genuke? italieraz eta gazteleraz Genova, frantsesez Gênes, ingelesez Genoa, ligurieraz edo genoveraz Zena, latinez eta alemanez Genua... Uf! Nik euskaraz ikusi dudan gutxitan Genova eta Genoa agertzen zen... Iritzirik? --josugoni (hemen idatzi) 17:38, 25 Ekaina 2006 (UTC)

Pagename delakoa[aldatu iturburu kodea]

Zuk esandakoa; abantaila bakarra gutxiago idaztearena da. Noizbait orriaren izena aldatzen bada eta {{nagusia|x}}an x hori aldatzea ahaztu (artikuluetan {{PAGENAME}} erabiltzean gertatu daitekeen bezala), baliteke izen berriarekin ere ongi geratzea edo zuk esan duzun beste aukera (Anoeta (udalerria)). Beraz, aldagai hauek erabiltzea ongi irten ahal da edo ez. Dena den, kasu konkretuetan erabiltzearen aldekoa nahiz. Txantiloi lehen bezala utziko dut jendeak ez dezan ohitura hori hartu.—Barrie (erantzunak hemen) 15:01, 26 Ekaina 2006 (UTC)

Plantillas destacados[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Txiki, existe alguna plantilla para poner estrellitas en los interwikis para los artículos destacados en otras wikis como esta página es:Imperio_Bizantino. La plantilla sería como esta en:Template:Link_FA ? Es que iba a correr un bot para marcarlos, pero me parece que no la teneis :(, un saludo Yrithinnd (mensajes en es:) 00:22, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Ok, sin prisa, que imagino que tiene que ser desesperante construir una wikipedia con tan poquita gente como teneis por aquí Yrithinnd (mensajes en es:) 10:38, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Kaixo berriz. Txantiloi:NA lotura sortu berri dut, baina ez dut uste ondo egin dudanik, ez baitu inolako eraginik... Astirik baduzu, emaiozu begiratutxo bat, arren... Ondo izan. --josugoni (hemen idatzi) 16:04, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Herritar ezagunak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo TXiKi! Donostiar ezagunak atalean ipinitakoak Donostian jaiotakoak dira denak. Baina ulertzen dut, norbait herrian jaio ez, baina bertan garrantzi handia izatea. Nik uste, Arizmendiarrieta ipini dezakezula, baina hesi artean jaiolekua markatuz. ad:

Zer iruditzen? --josugoni (hemen idatzi) 13:59, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Babel txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Berdin gertatzen zait niri ere. Baina ez dakit nondik, eztabaida batzuk ikusi nituen horri buruz. Kabri eta beste norbaiten artean. Ikusi egin zuen aldaketa hemen. Horregatik ez nabil arineketan aldaketak egiten. Zer egingo dugu, berriz ere lehengora itzuli? Nik uste hasieran ongi zegoela baina orduan ez dakit wikipedia ezagutzen banuen edo ez. Beste aukera bat lehen hizkuntza litzateke. Baina ama hizkuntza ez dago (eta zegoen) txarto. Euskarazko txantiloiak behin ongi eginda, gainontzekoa kopiatzea izango da hauek erreferentzia bezala hartuta. Dena den, kategoria asko geratuko dira ezabatzeko beraien lekuan berriak sortuko baitira. Nahi baduzu, jarraitu beste lan batzuk egiten gero denak batera ezabatzeko. Zuk diozuna.—Barrie (erantzunak hemen) 15:07, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Eta izenburua ere aldatuko nieke txantiloiei; gutxienez puntu hori kendu. Txarrena, lankide orri askotan aldaketak egin beharko direla eta ez zait gustatzen lankideen orrietan ibiltzea baina beno... gaizki badago—Barrie (erantzunak hemen) 15:11, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Ama hizkuntza erabiliko dut aldaketa egiteko, bai kategorian eta bai testuan; ez baitu logika asko izen desberdina erabiltzea. Gainera, nire kasuan ezin dezaket esan euskara lehen hizkuntza denik. Izan bai da, baina baita gaztelera ere. Biak lehenak izatea... Ama hizkuntza egokiagoa da alde horretatik.—Barrie (erantzunak hemen) 15:50, 27 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloi:Goi mailako domeinua[aldatu iturburu kodea]

Zuk sortutako txantiloi honek, beste batzuek bezala, ez luke infotaula hitza eraman beharko izenean? Sailkapena dela eta esaten dut.—Barrie (erantzunak hemen) 10:08, 28 Ekaina 2006 (UTC)

Kaixo aspaldiko! inon erabaki gabekopoltika bat du Euskal wikipediak, artikulu izenburuak azentu edo tilde gabe idaztea. Ez dakit zergatik egiten dugun horrela. Ulertzen dut, agian leku izenak Euskaltzaindiak dioen bezala azentu gabe idaztea. Baina beste hizkuntza batean dauden esaldi, hitz eta pertsona izenak ondo ez idaztea ez zait egokia iruditzen. Ez dakit zergatik ipini behar den izenburuan Confederation Africaine de Football eta ez Confédération Africaine de Football, edo Joze Plecnik eta ez Jože Plečnik, baldin badakigu desberdin ahoskatzen direla. Euskaraz azenturik ez egotea ez du esan nahi atzerrikoak ez dutela. Ala Konfederation Afrikaine de Football idatzi behar dugu? Gainera, horretarako daude birzuzenketak, desegokitik egokira igarotzeko, eta ez alderantziz ;) --josugoni (hemen idatzi) 13:41, 28 Ekaina 2006 (UTC)

Ba, nik nahiago horrelakoetan REDIRECT batekin azentuduna ipintzea. Arraroa, euskaldunak bakarrik izatea hori mantentzen ez duguna... Gainera, adibidez, Jože Plečnik artikulutik Joze Plecnik artikulura bideratzea, eta ez alderantziz, ez zait zentzukoa iruditzen... nahiz eta, euskal teklatuetan ž edo č ez egon... Berezia benetan.

Biarritz / Donibane Lohizune[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Bi gauzatxo:

  1. Zer iruditzen zaizu Miarritze artikuluari Biarritz ipintzen badiogu? Euskaltzaindiak biak ematen ditu ontzat eta, egia esan, nik gehiago entzun izan dut Biarritz Miarritze baino...
  2. Bot bat erabili dezakezu Donibane Lohitzun guztiak Donibane Lohizune-gatik aldatzeko? Ez dira asko-asko, baina eskuz egiteko gehiegi. Hemen ere bai, Euskaltzaindiaren erabakiaren arabera da aldaketa.

Milesker --josugoni (hemen idatzi) 20:45, 28 Ekaina 2006 (UTC)

Agian arrazoia duzu. Oraingoz, hobe horrela uztea. --josugoni (hemen idatzi) 21:13, 28 Ekaina 2006 (UTC)

BIARRITZ TXIKI, Euskaltzaindiak lehentasuna ematen dio Biarritzi. Ikus [2]

Ez da gauza bera gertatzen Arrasaterekin [3]

Informatika eta ni[aldatu iturburu kodea]

Egunon TXiKi. Uste dut zure laguntza behar dudala oraingoan ere. Atzo Ganglerik mezu bat utzi zidan eztabaidan. Arazoa ez da ingelesa, baizik eta informatika. Ez dakit garrantzitsua den dioena, zerbait egiten lagundu behar badut edo zer. Mesedez, eman begirada bat. Sentitzen dut horrela ibili behar izatea.

Hurrengo arazoa txantiloi batek sortzen dit: Txantiloi:Taxotaula infotaula. Lortu dut apur bat hobetzea (edo hori uzte dut) baina gaizki egindako zerbait du. Pagoaren adibidea duzu. Ez ditut txantiloiaren atal edo datu guztiak ongi dabiltzan egiaztatu baina gutxienez, hemen ere, eman begirada bat. Eskerrik asko!—Barrie (erantzunak hemen) 10:06, 29 Ekaina 2006 (UTC)

Ah! Badakit hizkuntza txantiloietako puntu hori nondik irten zen (eta kategoriatako Hizkuntzaren arabera - hori ere). Dena gaztelaniazko wikipediatik kopiatuta dago. Kopiatzearen arazoak.—Barrie (erantzunak hemen) 10:12, 29 Ekaina 2006 (UTC)

Txantiloi:Taxotaula infotaularen arazoa bukaerarantza egon behar da. Uste dut {{#if:{{{mailaren azpibanaketa... dela huts egiten duena. Pagoaren artikuluan | mailaren azpibanaketa = ondoren hainbat datu daude gero ikusten ez direnak. Baliteke | barra hau izatea.

Zure azalaren alde irtengo denez bozketa, gauza bat jakin nahi nuke: azalean ez duzu beste wikipedietarako loturarik jarriko?—Barrie (erantzunak hemen) 15:13, 29 Ekaina 2006 (UTC)

bai banuen proposamen bat (eta dut) baina oraindik ez dit gehiegi konbenzitzen... Barrierena bezala... beste zeozer eduki behar du... Niri katalanen azala guztatzen zait; baina euskarara ekartzeko zaila da benetan dituen txantiloi pilarengatik. Ez dakit... nahi duzutena baina nere ustez beste edozer edo proposamen gehiago falta dira... bi hauek ez oraindik ez didate eta "pizten"... Kabri, (erantzunak hemen) 16:01, 29 Ekaina 2006 (UTC)

Txinako historia[aldatu iturburu kodea]

Aupa Txiki. Atzo, kategorizatu gabeko artikuluak kategorizatzen ari nintzela, Qin Shi Huang nik sortutako "Txinako historian" kategorian barnan sartu nuen, baina ez nintzen konturatu "Txinako Historia" izeneko beste bat bazegoela. Nik ez dakit orririk ezabatzen, beraz, eskatu nahi dizut haietako bat ezabatzeko eta artikulu guztiak batean (nahi duzunean, baina nik uste letra xehekoa egokiagoa dela) jartzeko. Mila esker. Uterga, (erantzunak hemen)

Wikipediako edozein artikulutik abiatuta kategoriatan gora eginda, Kategoria:Wikipediara irizten gara. Edozeinetatik abiatuta. Hor, ingelesek gauza bat ongi egin zutela uzte dut. Goren-goreneko kategoriari kategoriak izena jarri eta bertan, wikipediaren administrazioa eta wikipediako gainontzeko kategorien arteko banaketa egin. Izatez, wikipedia enpresa baten zati bat baita. Bertan erabiltzen diren txantiloiak eta abarrek ez lukete inolako loturarik eduki beharko, adibidez, biologiarekin. Hau ere egin beharreko gauzen sakura, ezta?—Barrie (erantzunak hemen) 21:34, 29 Ekaina 2006 (UTC)

Taxotaularen arazoaren inguruan[aldatu iturburu kodea]

Bai, ni ere konturatu nahiz lerro-jauziak sortzen dituen arazoez. Txantiloi:Artxibo sortu nuenean izan zen, baina taxotaularenean ni ere nahasten hasia nintzen. Mila esker berriz ere!—Barrie (erantzunak hemen) 09:07, 30 Ekaina 2006 (UTC)

Estatistikak[aldatu iturburu kodea]

Lagun informatikaria! Astirik baduzu, emaiozo begiratutxoa Estatistikak orri bereziari. Nik uste zerbait gaizki dabilela, batez ere bisitatutako artikuluekin eta aldaketekin. Wikipediak eskertuko dizu. Ondo bizi. --josugoni (hemen idatzi) 17:48, 30 Ekaina 2006 (UTC)