Laringe
| Laringe | |
|---|---|
| Laringearen irudia | |
| Gizaki baten laringearen endoskopia | |
| Latinez | Larynx |
Laringea giza organoa eta arnas aparatuaren ataletako bat da, lepoan kokatutakoa. Kartilaginosoak diren hainbat atalez osatua dago eta ornodun gehienek daukate. Goitik ahoarekin lotuta dago eta behetik trakearekin. Tiroidea bere aurrean dago kokatuta.
Aho-sudurretatik sartzen den aire garbia laringean zehar iragaten da biriketarantz, eta alderantzizko bidea egiten du aire zikinak, karbono dioxidoz beteak alegia. Era berean airea trakea eta birikatara joan dadin baimentzen du eta janaria bertan sartu ez dadin itxi egiten da.
Laringearen funtzio garrantzitsuenetarikoa fonazioa da: bertan daude ahots hariak eta sortzen da ahotsa. Laringean dauden ahots-gingil edo hariak aireak dardararazten dituenean sortzen da ahotsa. Bestalde, ahotsaren zolitasuna laringe barrunbearen itxuraren araberakoa izaten da; haurren laringea biribila da, baina gaztaroan emakumeenak biribil jarraitzen du eta gizonena aurrerantz handitzen da; zintzurra nabarmentzen eta ahotsa loditzen da. Laringearen barnean hiru atal bereiz daitezke:
- Goiko aldea edo ataria, ahots-gingil aizunen arterainoko atala.
- Erdiko aldea edo glotisa, ahots-gingil aizunen eta benetakoen arteko partea.
- Beheko aldea edo hipoglotisa, ahots-gingil benetakotik beherako atala, trakearekin bat egiten duena.
Laringearen atalak[aldatu]
- Epiglotis.
- Hioide hezurra.
- Krikoide kartilagoa.
- Tiroide kartilagoa.
- (ahots kordak)
- (hestegorria)
Ikus, gainera[aldatu]
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.