Lederhosen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lederhosen prakak.

Lederhosen (euskaraz Larruzko praka esan nahi du) Bavaria, Hego Tirol eta Austriako usadiozko gizon-praka motz nahiz luzeak dira, larruzkoak . Berez, Alpeen eremuan erabili izan dira.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baviera, Salzburgo eta Tirol eskualdeetako usadiozko jantzia da. Kurze izeneko praka motz gisa edota Kniebundhose praka luzeago gisa ere erabili ohi da. Praka motzak landa eta soroetan lanean edota ehizean erabili ohi ziren; praka luzeak, aldiz, festa eta ospakizunetan.

Bavariar lederhose galtzen kolorea beltza edo kafe kolorea izan ohi da; larruzko kafe kolorekoak xehetasun zuriekin apaintzen dira, eta beltzak, berde koloreko apaindurekin.

Sepplhose izenekoak kolore grisezko praka motzak dira, 1945. urtera arte gazte eta haurrek erabiliak. Gaur egun Austria eta Bavariako esploratzaile taldeetako haurrek jantzi ohi dituzte.

Bavaria, Austria eta Tirolgo ospakizun, festa eta jaialdietan galtza hauek ikustea oso ohikoa da; adibidez, Munich hiriko Oktoberfest jaialdian.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]