Leire Malkorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leire Malkorra
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1988 (35/36 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkeologoa eta arkitektoa

LinkedIn: leire-malkorra-34674517b Edit the value on Wikidata

Leire Malkorra Renobales (Tolosa, Gipuzkoa, 1988) arkitektoa eta arkeologoa da. 2015etik, Aranzadi Zientzia Elkartearekin lanean dihardu, boluntario gisa. Orain arte egin duen aurkikuntzarik garrantzitsuena Irulegiko eskua da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, baina betidanik historia eta arkeologia gustatzen zaizkio. Karrera bukatu zuenean, Aranzadiko indusketa arkeologikoetan boluntario gisa izena eman zuen. 2015ean, Amaiurren jardun zuen lehenengoz, eta harrezkero, horretan urtero-urtero segitu du.[1]

Aranguren bailarako Irulegi mendian, Aranzadi Zientzia Elkarteak, indusketa sakon bati esker, mendiko tontorreko Erdi Aroko gaztelua berreskuratu zuen. 2021eko ekainaren 18an, Malkorrak geroago Irulegiko eskua izena eman zitzaion pieza ikusi zuen lehenbizi,[2] eta bere poltsan sartu zuen, idazketa estaltzen zuen sedimentuarekin.

Lurretik ateratzean poltsan sartu nuenean, eskua estaltzen zuten sedimentuak ukitu gabe, eta Nafarroako Gobernuko Zaharberritze Departamentuan utzi genuen, gainerako materialekin batera.

Malkorrak hala ekarri zuen gogora aurkezpenaren egunean. Indusketa bideoan grabatu zen eta kokaleku topografikoan erregistratu, gainerako material arkeologikoak bezala.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Jaurena, Isabel. ««Emozio puntu bat nuen, zer izango ote zen jakiteko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  2. «Irulegiko eskua, euskararen aurrekari idatzi zaharrena» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).
  3. Aranzadi. «Idatzitako eskua» Aranzadi (Noiz kontsultatua: 2022-11-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]