Amaiurko gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Amaiurko gaztelua
Amaiur.JPG

Nafarroaren independentziaren alde Amaiurren hildakoen omenezko monumentua. Bertan idazki hau dago: Napar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonai. Betiko argia. 1522.

Herria Amaiur
Koordenatuak 43°12′14″N 1°28′53″W / 43.20389°N 1.48139°W / 43.20389; -1.48139Koordenatuak: 43°12′14″N 1°28′53″W / 43.20389°N 1.48139°W / 43.20389; -1.48139
Herrialdea  Nafarroa
Euskal Herria
Garaia XII. mendea baino aurreragokoa
Amaiurko gaztelua is located in Euskal Herria
Amaiurko gaztelua
Amaiurko gaztelua is located in Baztan
Amaiurko gaztelua

Amaiurko gaztelua antzina Baztan udalerriko (Nafarroa) Amaiur herrian zegoen gaztelua zen. Gaur egun, Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, eta amaiurtarren laguntza estimagarriaz, 2006, 2007 eta 2008ko indusketa-aldi arkeologiko sistematikoei esker zenbait aztarna ageri dira gure aurrean. Ez da ziurra noiz eraiki zen, baina jakina da 1191. urterako jada bazuela gazteluzaina.

Gazteluaren zeregin nagusia Erdi Aroan, Iruñetik Baionara zihoazen merkatariei zerga kobratzea zen. Dena dela, bere garrantzia, Nafarrek Gaztelako Erresumaren aurrean eginiko azken erresistentziagatik datorkio, mendeak geroago Lauaxeta olerkariak bere "Amaiur gaztelu baltza" olerkian bildu zuena.

Eduki-taula

[aldatu] Amaiurko gazteluaren defendatzaileei omenaldia

1922ko ekainaren 30ean Amaiurko gaztelua zegoen tokian monolito bat inauguratu zuten. Monolitoa, Serapio Esparzak arkitekotak egina, Amaiurko gaztelua defendatu zuten nafarren omenezkoa zen.[1] Inskripzioak bi zatitan dago, lehendabizikoa euskaraz eta gaztelaniaz:

(Euskaraz)

« “Napar askatasunaren alde Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonai. Betiko argia. 1522”.  »

(Gaztelaniaz)

« “A los hombres que en el castillo de Maya pelearon en pro de la independencia de Navarra, luz perpeuta. 1522”.  »

Bigarrena gaztelaniaz baino ez dago, eta horrela dio: (Gaztelaniaz)

« “1522 Juan de Orbara, abad de Urdax. Jaime Vélaz de Medrano, alcalde del castillo de Maya. Miguel de Jasso, señor de Xavier. Luis Vélaz de Medrano. Juan de Jasso. Víctor de Mauleón. Juan de Aguerre, de Echalar. 1922”  »

(Gaztelaniaz)

« “Navarra agradecida a los postreros defensores de la independencia de Navarra. 1522-1922".  »

Lau aldeetan armarri bana ditu: Amaiurkoa, Arabakoa, Gipuzkoakoa (kanoiak kendu baino lehen) eta Bizkaikoa. Aurrealdean eta atzinaldean beste armarri bi ditu Nafarroakoa eta beste bat sei merindadeek osatua (Iruñekoa, Erriberrikoa, Lizarrakoa, Zangozakoa, Tuterakoa eta Nafarroa Beherekoa), Almandozeko haitzurdin zuriez eginak.

Monumentua 1931ko uztailaren 26tik 27rako gauean dinamitaz suntsitua izan zen. Garai hartan, Nafarroako udalek Lizarrako estatutua eztabaidan ari ziren. Monumentua berreraikia eta berrirekia izan zen 1982ko urriaren 10ean, Amaiurko udalaren ekimenak Nafarroa, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan zuen. Mendi-mazelan zeuden zatiak berreskuratu eta Oliten egin zuten bestea. Egun Amaiurko gaztelua sinbolo bat da abertzaleentzat.

[aldatu] Erresistentziako kide ezezagunari monumentua

Erresistentziako kide ezezagunari monumentua

Gaztelua mendiaren ondoan, gazteluan zegoen tokian, 2007ko uztailaren 21ean Pello Iraizozek eginiko Erresistentziako kide ezezagunari monumentua inauguratu zuten. Baztango harri gorriz eginda, honelako inskripzioa du "Pro libertate patria, gens libera estate" , hau da, Nafarroako infantzoien lema eta goikoaldean Tibalt I.a Nafarroakoak bere armarrian erabilitako sinboloa. Behekaldean Nafarroako erregeen irudiak daude, numismatikatik hartuak.[2][3]

[aldatu] Literatura eta musika

1930eko hamarkadan Lauaxeta poetak gertakari honi buruzko Amayur gaztelu baltza olerkia idatzi zuen. Gerora, jada 1978an Antton Valverde musikariak abesti bilakatu zuelarik.

[aldatu] Ikus, gainera

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa
Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak