Leireko monasterioa

Koordenatuak: 42°38′07″N 1°10′18″W / 42.63528°N 1.17167°W / 42.63528; -1.17167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Leireko monasterioa
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Aragoiko bidea Aragoiko bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaEsa
Koordenatuak42°38′07″N 1°10′18″W / 42.63528°N 1.17167°W / 42.63528; -1.17167
Map
Historia eta erabilera
IrekieraIX. mendea
JabeaNafarroako Gobernua
IzenaJesusen Antzaldatzea
Arkitektura
Estiloaarkitektura erromanikoa
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia669-407
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
BICRI-51-0000007
407
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Leireko San Salbatore monasterioa edo, besterik gabe, Leireko monasterioa, Leireko mendilerroaren magalean kokatutako monasterioa da, gain batean, Esako udalerriaren barruan, Nafarroa Garaiko erdi-ekialdean. Monasterioak oso balio handia du, hainbat zati erromaniko goiztiarrekoak direlako. Adibidez, kriptari buruzko lehenengo berriak IX. mendekoak dira.[1] Hasieran beneditarren monasterioa izan zen, baina XII. mendetik aurrera zistertarrak sartu ziren, eta obra handiak egin zituzten. Eliza eta monasterioa guztiz eraberritu zituzten XIV. eta XVI. mendeetan. Gaur egun, Nafarroako Foru Erkidegoarena da, eta San Benediktoren Ordenari utzita dago.

Historia

848. urtekoak dira monasterioari buruzko lehen aipamen idatziak. Monasterioak ezagutu zuen sasoi oparoaren hasiera Antso III.a Nagusia Nafarroako erregearen garaia (1004-1035) izan zen. XII. menderako herri ugari zeuden Leireko monasterioaren mende, Nafarroakoak eta Zaragoza nahiz Huescakoak ere.

Leireko monasterioa zistertarren mende geratu zen XIII. mendean, eta etengabeko gainbehera izan zuen XVI. mende arte. Mende horretan eraiki zen monasterio berria. XVIII. mendearen bukaeran monasterioko komunitatea jendez ondo hornitua bazegoen ere, baliabide ekonomiko gutxi zuen eta 1835ean ateak itxi behar izan zituen.

1867an monumentu nazional izendatu zuten bertako eliza eta monasterioa. 1940 aldera monasterioa berriro zabaltzeko ahaleginak egin ziren, eta beneditar fraideen talde bat bertan jarri zen bizitzen.

Artea

Monasterioko elizaren jatorria oso zaharra da. Atalik zaharrenak lehen erromanikoko edo karolingiar garaiko elizaren zimentarriak dira (gaur egungo habearte gotikoaren azpian daude). Jatorrizko eraikuntza hura musulmanek suntsitu zuten X. mendean.

XI. mendean zehar oparotasun handia izan zuen monasterioak, eta atal berriak eraiki ziren. Elizaren kripta eta burualdea 1057. urtekoak dira. Aipagarri dira, halaber, XII. mendeko lau atari, Nafarroako erregeen hilobia, Nunilo eta Alodia santuen kaperak eta 1005. urteko bolizko kutxak.

Iruditegia

Kaleak

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leireko monasterioa Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa